Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-08 Umeen Bizikleta Egunerako izena emateko epea gaur zabaltzen da
UBF / UBF

Beste urte batez, Umeen Bizikleta Festa ospatuko da urriaren 20an, igandean. Familiei eta kirola maite dutenentzat zuzendutako lasterketa da hau, urtero familia kopuru handi bat biltzen duena.

Irteera Erandioko Obieta plazan izango da 10:30ean, eta Leioako bulebarrean 11:00etan geldialdi bat egin ostean, Berangoko Moreaga plaza helduko da. Bertan jai amaiera borobila egingo da publiko guztientzat zuzendutako ekintzekin.

Lasterketa honetan parte hartzeko beharrezkoa da inskripzioak egitea, bikoteka egin beharko dira eta bikotekide bat, gutxienez, adin nagusikoa izango da. Heldu batek ezin izango du izena eman, adingabe batekin ez badoa.

Heldu batek beste adingabe bat gehiago inskribatu ahal izango du.

1 adibidea: Familia bat, 2 heldu eta 2 adingaberekin inskribatzeko, urrats bi eman behar dira:
• 1. urratsa: lehenengo heldua + lehenengo adingabea inskribatu.
• 2. urratsa: 1. urratsa egin eta gero, “Orri nagusia” klikatu eta beste inskripzio bat egin, bigarren heldua + bigarren adingabea inskribatzeko.

2. adibidea: Familia bat, 2 heldu eta 3 adingaberekin inskribatzeko, hiru urrats eman behar dira:
• 1. urratsa: lehen heldua eta lehen adingabea inskribatu.
• 2. urratsa: 1. urratsa egin eta gero, “Adingabe bat gehiago inskribatu” klikatu, eta bigarren inskripzioa bat egin, bigarren adingabea inskribatzeko.
• 3. urratsa: 2. urratsa egin eta gero, “Orri nagusia” klikatu eta beste inskripzio bat egin, bigarren heldua eta hirugarren adingabea inskribatzeko.

Izen-emate prozesuan arazorik izanez gero, telefono zenbaki hauetara dei dezakezu:
• Santa Anako Kultur Etxea: 946682143

Dortsalak Berangoko Decathlonean batu ahal izango dira, urriaren 17 eta 18an (osteguna eta ostirala), 17:00etatik 20:00ak arte.

Informazio gehiago:

Umeen Bizikleta Festa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa