Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-09-18 Mugikortasun Astera gehitzen da Leioa beste urte batez Oinezkoen Pausura martxa irailaren 21ean izango da
mugikortasun / mugikortasun

Aurten ere Leioak bat egiten du Mugikortasunaren Europako Astearekin. Aste hau irailaren 16tik 22ra bitartean ospatzen da urtero Europako hirietan garraio jasangarriaren aukerak probatzearren. Europako koordinakundeak aurten aukeratu duen gai nagusia oinez eta bizikletaz segurtasunez ibiltzea da eta goiburua #IbiliGurekin da.

Leioako Hirigintza zinegotzia den Mikel Abascal Somocuetok aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan aurtengo Mugikortasun Astearen nondik norakoak. “Aurten, ohiko Oinezkoen pausura martxa, Kotxerik gabeko eguna eta Haur Ibiltarien Topaketaren bigarren edizioa izango ditugu, honetaz gain, nobedade moduan, Metrominutoa aukeztuko dugu eta Bizibideak-eko Umeen Mugikortasun Behatokia ere”

Metrominutoari buruz berba egiteko prentsaurrekoan Ane Aperribay izan da, Osakidetzako Uribeko OSIatik. Berak esan bezala “Bizibideak programa oso interesgarria iruditzen zaigu bizi kalitatea hobetzen laguntzen dizkiguten ohiturak sustatzen dituelako. Beraz gure aldetik ere laguntza ematea erabaki genuen”. Horretarako, 10 urteko berrikuspen medikoan Bizibideak programari buruzko informazioa emango da, Metrominutoan (etxetik ikastetxera zemat metro-minuto dauden jakiteko).

Bestalde, Iñaki Uriarte, Mercedarias ikastetxeko Gurasoen Elkarteko kideak, Bizibideak programak dituen onurak azpimarratu zituen “hasieran gurasok ez dugu begi onez ikusten gure seme-alabek bakarrik joatea eskolara, baina segidan konturatzen gara oso onuragarria dela, eurek seguru sentitzen direla eta, batez ere, autoestima handiarekin bueltatzen dira”. Berak azaldu zuen ere aurten Umeen Mugikortasun Behatokia jarriko dela martxan, ikastetxe desberdinetako 12 ikasle lotura modura izango direla bestelako ikasleekin Bizibideak inguruko kezka guztietarako.

Irailak 20: HAUR IBILTARIEN TOPAKETA (HIT): IKASTETXERA LAGUNEKAZ

Irailaren 20an, ostirala, udalerriko sei ikastetxetako (Artatza-Pinueta, Altzaga Ikastola, Mesedetako Ama, San Bartolome, Betiko Ikastola eta Lamiakoko ikastetxea) lehen hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko haurrek Haur Ibiltarien Topaketan parte hartuko dute.

400 eskola-ume inguruk parte hartuko dute bigarren topaketa honetan. Topaketaren helburua BiziBideak Eskolara Lagunekaz proiektua ikusgai jartzea eta ikasturtearen hasieran eskolarako bideak berraktibatzea da.

Elkarretaratzea Errekalde Plazan izango da 10:00etatik 12:00etara. Ikasleak beren ikastetxetik udaletxeraino oinez joango dira. Han, alkateak hartuko ditu, eta Leioako haurren mugikortasunarekin engaiatuz helduek sinatu ditugun konpromisoak aurkeztuko dizkie. Mugikortasunaren Haurren Behatokiko (MUHABE) “BideBehatzaileak” aurkeztuko dira eta Udaltzaingoa bertan izango da kale erreferente gisa. Horren ondoren, haurrak “Maping Leioa” izenekora jolastuko dira, Errekalde Plazan kokatuta egongo den Leioako izugarrizko mapa batean eskolarako bideak mapatuz.

Ideia elkarrekin ibiltzea da: denon artean Leioa bizitzeko leku hobeagoa egitea: haurren mailan jartzen den hiria pertsona guztientzako hiri egokia da.


Irailak 21: “OINEZKOEN PAUSURA” XV. IBILALDIA

Urtero legez, “Oinezkoen Pausura” Ibilaldia egingo da. Irailaren 21ean, larunbata, Leioak berriro oinez ibiltzeari ekingo dio auzokide guztiek kaleak, espaloiak, pasealekuak eta bazterrak ezagutu, aurkitu eta diagnostikatu ditzaten.

Hau XV. ibilaldia izango da. Irteera Sakonetako kiroldegian goizeko 11:00etan izango da. Aurtengo goiburua hauxe da: Leioa aktiboa! Leioako kaleetan eta auzoetan zehar ibiliko gara, hiri osasungarri bezala udalerriaren posibilitateak diagnostikatuz eta ezagutuz jarduera fisikoaren ikuspuntutik. Helburua herritarrak pertsona guztientzako mugikortasun aktiboago eta osasungarriago nola bultza daitekeen pentsatzera animatzea da.


Irailak 22: “LEIOA NIRE AUTORIK GABE”

Irailaren 22an, igandea, Europan “Hiria, nire autorik gabe” eguna ospatzen da. Iaz 20 herrik eta 2792 europar hirik baino gehiagok parte hartu zuten, horien artean, Leioa.

Hau dela eta, Abantzadako Bulebarreko alboko bide batean zirkulazioa itxi egingo da (Iparragirre Etorbidea, Bilborako noranzkoan), autoek hartzen ohi duten espazioaz herritarrek gozatu ahal izan dezaten. Goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara oinezkoentzat izango da, eta programatu diren sentsibilizazio-jarduera desberdinak izango dira mugikortasun aktiboaren ideia ardatz hartuta.


Goiz horretan zehar jarduera desberdinak izango dira, 11:00etatik 15:00etara.

1. –PARKOUR TAILERRA: Eman ezazu izena! Kaleetan jolasten ikasteko modu bat ariketa fisikoa egiten dugun bitartean hirietako fisionomia aprobetxatuz.
2. – HERRI KIROL JOLASAK: Azkar zaitez! Zaku lasterketa, txingak, soka-tira…
3. – TXIKIBILBIDE: Mugi zaitez! Oztopoak, arrapalak, konoak, piboteak, uztaiak… dituen zirkuitu bat, gurpilen gainean mugi gaitezen, adibidez, bizikletaz, irristailuz…
4. – JOKO ERRALDOIAK ETA EGURREZKOAK: Jolas zaitez! Betiko jolas bilduma, bai haurrak bai helduak jolas daitezen.
5. – “BIZIKLETA ZIRRIBORROAK Guixotde8” Erakusketa: ez duzu irudikatu ere egiten bizikletek ematen duten jokoa. Hurbil zaitez aurkitzera!
• Irailak 20, ostirala, 11:00etatik 14:00etara Errekalde Plazan, eta 16:30etatik 19:30etara Gaztelubiden.
• Irailak 21, larunbata, 11:00etatik 13:00etara Sabino Arana kalean eta 16:30etatik 19:30etara San Bartolomen (ermitan).
• Irailak 22, igandea, 11:00etatik 15:00etara Iparragirre Etorbidean (sotoa)


METROMINUTU Bizibideak aurkeztea

Leioako Udalak, Osakidetzako Leioako osasun zentroko pertsonalarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, Bizibideak: Eskolara Lagunekaz ekimenaren talde eragilearekin eta Herrigune Leioarekin 5.000 zabalgarri egin dute eskoletako bideen armiarmarekin, puntu batetik bestera dagoen denbora tartea eta elkarguneak zehaztuz.

Metrominutu honek prospektu baten antzeko formatuan Bizibideak: Eskolara Lagunekaz proiektua zer den azaltzen du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin elkarlanean, Metrominutu hauek haurrei banatuko zaizkie 10 urteko berrikusketa medikoan eta modu dibertigarrian azalduko zaizkie eskolara lagunekaz oinez joateak osasunerako dituen onurak.


MUGIKORTASUNAREN HAURREN BEHATOKIAREN (MUHABE) AURKEZPENA

Mugikortasunaren Haurren Behatokia udalerrian garatutako haurren mugikortasunari buruzko planen kontsulta, ebaluazio, orientabide eta jarraipen-organo bat da.

San Bartolome, Artatza-Pinueta, Mesedetako Ama eta Altzaga Ikastolako 12 haur behatzaile osatzen dute. Behatzaile hauek, “BideBehatzaileak”, BiziBideak Eskolara Lagunekaz eskoletan proiektuaren bitartekariak izango dira gainerako haurrentzat. “Eskola bideak” diagnostikatzeko ardura izango dute, bideak hobetzeko proposamenak eta iradokizunak egin eta bilduko dituzte. Gainerako kideei laguntza eta aholkua emango dizkiete eskola bideen erabilerari buruz eta bideen hedapenean lagunduko dute.

Bizibideak tokiko proiektuaren apustuetako bat haurrak parte-hartzaileago egitea da autonomia eta mugikortasuna bezalako gaietan, eta honengatik, BideBehatzaileen (eta bertaratzen diren gainerako umeak) parte hartzeari esker haurren ahotsa eta begirada sartu ahal izango dute beren talde eragilean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa