Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-09-16 Leioako Udalak herriko merkataritza sustatzeko bonoa kaleratu berri du
Leioa Bonoa / Leioa Bonoa

Tokiko kontsumoa bultzatzeko eta herriko merkataritza sustatzeko, lehenengoz, ‘Leioa bonoa’ kanpaina abiarazi du Leioako Udalak, herriko mota ezberdinetako dendetan erabiltzeko (ile-apaindegiak, arropa dendak, farmaziak, zapata dendak, estetika zentroak, fruta dendak…).Bonoaren prezioa 20 eurokoa da, baina gastu ahalmena 30 eurokoa. Gainera, erosketa bakoitzeko 2 bono erabili daitezke, ezin izango dira gehiago metatu. Guztira, 1.500 Leioa bono kaleratu dira.

Guztira 39 saltokik hartu dute parte ‘Leioa Bono’ honetaren lehen edizioan. Guztiak 10 langile bainao gutxiagoko enpresak dira eta mota ezberdinetakoak (farmaziak, ileapaindegiak, erropa dendak…). Irailaren 18tik urriaren 31ra izango da kanpaina hau zabalik, eskuratutako bonoak erabili izateko

Leioako Alkateak, Iban Rodriguez Etxebarriak, azpimarratu duenez gaurko prentsaurrekoan ekimen honek “gure herritarrek Leioan erostera bultzatzea dute helburu. Leioan bertan kalitatezko produktuak eta zerbitzuak ditugu, ohiturak aldatu baino ez dugu egin behar. Leioak eskaintzen duguna ezagutu eta kontsumitu”

Prentsaurrekoan, Leioako Merkatarien presidentea den Arantza Prado ere izan da. Bera “pozik” agertu da ekimen honekin, “gure saltokien alde egiten duten ekimen guztiak ongietorriak dira guretzako, edozein laguntza ona da. Gainera, mesede egingo die leioaztarrei deskontu inportanteak eskuratu ditzatekeelako.”

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa