Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-06-13 Saharako 7 txiki eta Chernobileko 9 ume hartuko dituzte Leioako familiek
/

Aurten ere Leioako Udalak “Oporrak Bakean” izeneko programa abian jarri du. Ekimen hau diru-laguntza lerro baten deialdia da, 2019. urtean aldi baterako harrera egiteko garapen bidean dauden herrietako haurrei edo modu zuzenean hondamenen baten biktima izan direnei. Honen bitartez Leioako 16 familiek Sahara eta Chernobileko umeak hartuko dituzte.
Hau horrela, aurten 10.951 euroko diru-laguntzak onartu dira norbanako edo familia unitateentzat, eta honen bidez, 16 umeri harrera egitea ahalbidetuko da; horietatik 7 zuzenean etorriko dira Tindufen (Argelia) kokatzen diren kanpamendu sahararretatik eta 9 Txernobilgo kaltetutako eremutik (6 Ukraniatik eta 3 Bielorrusiatik). Halaber, 1.000 euroko zenbatekoa onartu da Bikarte Elkartea eta ACOBI elkarteentzat.
Ume hauen harrera ekitaldia hurrengo uztailaren 4an, osteguna, 17:30ean izango da Kultur Leioako aterpean, animazio ikuskizun batez giroturik. Ondoren, mokaduna egingo da aurten Leioara etorriko diren haurrei laguntzeko prest daudenentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa