Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-21 IDOMek Avanzadari buruz egindako azterketa
planos / planos

Jakina da Bizkaiko Foru Aldundiak 2009.urtearen amaieran Avanzadako trintxeren estalketari buruzko Aurreproiektua aurkeztu ziola Leioako Udalari. Aurreproiektu honek, 36 miloi euroko inbertsioa suposatuko lukeena, Bulebarreko egungo zonaldea bikoiztea ahalbidetuko zuen, 620 metroko estalketara heldu arte.

Proposamen honi buruz Leioako Udalak estalitako zonaldea handitzea eskatu zion Aldundiari, ekonomikoki eta teknikoki posible izanez gero, Bidekurtzio plazaren ingurura arte Iturribideko gunea babestuz. Aldundiak, eskari hau aztertzearen erabakia hartu zuen 2010. urteko Avanzadako Estaltzearen Proiektuan agertuz.

Dena dela, Leioako Udalak IDOM ingeniaritza ezagunari eskatu zion guzti honen ikerketa sakon bat egitea Avanzadako proiektuaren gainean udal talde bik aurkeztutako proposamenak aztertzeko. Horrela, ingeniaritza honek aukera biak aztertuko lituzke, bata Leioatik pasatzen den Avanzada zati osoa estaltzea (kilometro ta erdi edo kilometro biko zatia), eta bestea saihesbide bat eraikitzea Avanzadako trafiko guztia herritik ateratzeko.

IDOMen azterketaren emaitzek isladatzen duten modura, aukera bi hauek bideraezinak dira arazo tekniko, sozial eta ekonomikoengatik.

1. Estalketa 2.000 metrotara arte handitzea

Estalketaren handitzea 2.000 metrora heldu arte, hau da Artatza rotondatik eta Mendibilko lotura arte, Leioako auzoen sarrerak eta irteerak baliogabetzea ekarriko luke, ondorioz Avanzada, herritarrentzat baliogabea bihurtuko zen. Horregatik luzeera gutxiagoko beste aukera bi aztertu beharko ziren, erabilerreztasuna eta estalketa uztartuz: 1.300 metrotako estalketa (suhiltzaileen pasotik Mendibil rotondako pasora arte) edota 1.100 metrotako estalketa (Aldundiak ezarritako trintxera gune biei beste 150 metro gehituz Getxo alderantz eta 330 metro Bilbo alderantz).

Kasu bietan saihestezinak diren arazoak agertzen dira, honek dakarrena:

• Mendibilko sarrerak kentzea edota txarrerantz egitea.
• Artatza zonaldeko sarrerak okertzea.
• Mendibil errekaren debideratzearen beharrizana.
• Erdialdean trafiko etena ematea obrak irauten duten artean, metropoliko sareak gaindituko ez lukeena.
• Aireztapen sistema berri bat ezartzea, seguruenik estalita dagoen egungo galiboarekin bateraezina. Bestela, errepideko rasantea gutxitzea ekarriko luke, hau Elexalde errekako lurrazpiko bideratzearekin baterazina izango zena.
• Segurtasun neurri osagarriak hartzea tokia dela-eta (tunel barruan auto bazterbideak).


2. Saihesbide eraztun bat eraikitzea

Aldundiak aurreikusitako bi ibilguei etekina ateratzea posible izango zen. Lehen ibilgua Artatzako rotonda eta ezkerraldeko (Ballonti) ibilgua lotuko zuena. Errepide hau Pinuetatik pasatzerakoan lurrazpkoa izango zen, itsasadarraren parean biribilgune bat izan beharko zuen Portugaletekin lotuko zuen lurrazpiko bide batekin. Bigarren ibilgua,Vial Norte deitutakoa, UPV-EHU eta Uribe Kosta elkartuko lukeena.

Errepide eraztun honen itxiera aurrekoekin osagarri diren bi ekintzekin burutuko zen:

• Unibertsitatea eta itsasadarreko errepidea elkartzen duen bide berria, Avanzadarekin lotuta, Udondo-DOW industrigune berriaren berrantolaketa aprobetxatuz.
• Itsasadarreko errepidearen edukiera handitzea.

Funtzionaltasun mailan, aukera honen oztoporik nagusiena Avanzadatik Leioarako sarrera txarrerantz egingo lukeela da eta Uribe Kosta ibilguarekin ere bai. Eraztunaren inguruan, arazoa desberdina da Avanzadaren iparraldean eta hegoaldean kokatutako aldeetarako.

Iparraldean:
• Herriaren beste zonalde batzuetan barrera berria eraikitzea.
• Egungo etxebizitza batzuei kalte egitea, hauetariko batzuk Erandion.
• Avanzadarekin eta Uribe Kostarekin lotura egokien sorrera oztopatzea.
• Plantan eta altxaeran ibilbide oztopoak.
• Aldi baterako trafikoaren ibilbidearen handitzea.

Hegoaldeak, berriz, ekarriko lukeena:

• Itsasadarraren gaineko errotonda bat industri eta bulego zonaldean, desjabetzeak eragingo lituzke.
• Itsasadarreko errepidearen ahalmena handitzea eta etxebizitza batzuek botatzea, emakidadun bi botatzea, eta honetaz gain lantegi batzuen itxiera atzeratzea.
• Udondo zonaldean biribilgunea eraikitzea izen berea zuen zubiari eraginez, eraikin hau Bigarren Guda Karlistan eraikia izan zen eta babestu beharra dago.
• Udondo industrigunean eraikiko den errepide berriak itsasadarrarekiko tartea gorde behar du bere zabalera murriztuz.
• Avanzadarekin lotura errotonda eraikitzea eta analisi ahalmen garrantzitsuarekin.
• Aldi baterako trafikoaren ibilbidearen handitzea.

Horregatik, Leioako Udalaren Gobernu Taldea Avanzadaren estalketa 620 metro handitzearen alde agertzen da, Iturribide alderantz egindako luzapenarekin. Aldundiaren eskutik aukerarik gauzagarriena da gaur egun.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa