Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-18 Umore Azoka Leioak azken ukitua emango dio bihar bere 20. edizioaren menu bereziari
/

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Arteen Azokak, amaiera emango dio bihar bere XX. edizioari. Edizio honetan 20 urte bete ditu “kalean sukaldatzen”, nahiz eta euriak programazio aldaketa ugari.eragin du. Bihar, igandean, 12:00etatik 14:30era, Euskal Herriko, Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetako 46 konpainia jaso dituen edizio honetako azken 6 emanaldiez gozatzeko aukera izango dugu.

Igandean arituko diren konpainiak hauek dira: Trakamatraka, bere musika tailerrarekin, Antón Coucheiro, Le Guignol Orthopedique, Demode Quartet eta Tobia Circus. Horrez gain, Zirkun Zirko Eskolak Leioako eskolako artista txikiekin prestatu duen emanaldiaz gozatu ahal izango dugu, “Tokiko Eszena” ekimenaren barruan.

Programazioa amaitu eta berehala, Umore Azoka Leioa 2019ko Sariei buruzko epaimahaiaren erabakia ezagutaraziko da, Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria eta Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria kategoriatan. Epaimahaiaren erabakia ikuskizunaren kalitate artistikoan, kalitate teknikoan, orijinaltasunean, sorkuntzan, berrikuntzan eta erakargarritasunean oinarrituko da.

Aurten epaimahaia osatuko dutenak hauek izango dira: Amagoia Garaizabal Clown eta Pailazoen Arrigorriagako Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria; Anna Gribet Firatárregako Zuzendari Artistikoa; Carlos Morán Serantes Kultur Aretoko Zuzendaria eta Titulartasun Publikoko Antzokien, Auditorioen, Zirkuituen eta Jaialdien Espainiako Sareko Presidentea; Fernando Marín KaldeArteko-Vitoria-Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiko programatzailea; eta Valentín Rodríguez Réplicako, Kanarietako Arte Eszenikoen Enpresen Elkarteko, Presidentea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa