Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Abuztuaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-13 Ez adiorik, Jose Ignacio "Ingeniariaren burmuina, musikariaren arima, musika-hezkuntzarekiko grina"
Jose Ignacio Sarria / Jose Ignacio Sarria

Joan den larunbatean zendu zen Jose Ignacio Sarria, Leioako Musika Eskolako presidentea izan zena bere sorreratik joan den 2018. urtera arte, eta Leioako historia kulturala eta musikalean garrantzi handiko pertsona.

Jose Ignacio Sarria Landa Leioan jaio zen, peritu industrial eta ingeniari industrial ikasketak egin zituen, bere jarduera profesionala ingeniari moduan, batez ere, industria kimikoan garatuz.

17 urterekin "Parrokiako abesbatzan" sartu zen eta 19 urterekin "Ameslariak” zortzikote ezaguneko kide egin zen. 1968an beste batzuekin batera Leioako San Juan Bautista Abesbatza sortu zuen eta zuzendari kargua zuen 15 urtean, Euskal Herrian eta Estatuan zehar hainbat eta hainbat kontzertu eskainiz. 1979an Bizkaiko Aurrezki Kutxaren beka bat lortu zuen Estatuko kontserbatorioetan musika-hezkuntzari buruzko ikerketa bat egiteko, beste europar herrietako ereduak aztertuz eta gure herrian kalitateko musika-hezkuntza baten etorkizuneko diseinua egiteko ondorioak ekarriz.

Honi guztiari esker, 1980an Leioako Udal Musika Eskola sortu zen, urte batzuk geroago Eskola-Kontserbatorio zentro mistoa bilakatu zena.

4.500 ikasle baino gehiago pasatu dira bere ikasgeletatik; horietatik asko gaur egun musika irakasleak dira eta beste batzuk musikako goi-mailako ikasketak eta graduondoak egiten ari dira. Musika-hezkuntzako beste zentroetatik bereizten duen ezaugarrietako bat sona handiko talde artistikoak izatea da, kontzertu asko ematen dituztenak eta Leioako izena kontinente guztietatik daramatenak. Leioako Musika Eskolaren ibilbide arrakastatsu hau, neurri handi batean, Jose Ignacio Sarriak urte guzti hauetan egindako esfortzu eta izandako arduragatik izan da.

Eskerrik asko, Jose Ignacio


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa