Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-04-29 UDA19 programaren aurretiko izena-emate epea irekita dago
/

Leioaztar gazteei zuzenduta dagoen UDA19 kanpainaren aurretiko izen-emate epea irekita dago maiatzaren 8ra arte. Zehazki 2006 eta 2012 urte bitartean, biak barne, jaiotako leioaztarrei zuzenduta dago uztailean martxan jartzen den programa berezi hau.
Iaz bezala, bi hamabostalditan zatituko da UDA19 kanpaina. Horrela, ume gehiagok gozatu ahal izango dute ekimen honetaz.
UDA, Leioako Udalaren kanpaina klasikoa da, 20 urte baino gehiago daramatzana lanean. Aurten ere 7 eta 13 urte bitarteko 800 umek hartuko dute parte, programa honetan. Egingo dituzten ekintzen artean azpimarragarrienak kirolak, tailerrak, txangoak eta bestelako irteerak izango dira. Udal programa honen helburu nagusia kirola, kultura eta aisialdi osasuntsua gazteen artean sustatzea da, eta bide batez, opor egun hauetan gurasoei laguntzea.
Aurretiko izen-ematea maiatzaren 8ra arte egin ahal izango da Sakoneta kiroldegian 9:00etatik 21:00etara. Behin-behineko onartuen izen zerrenda maiatzaren 9 eta 10ean argitaratuko da, eta erreklamazio epea pasa ostean, maiatzaren 16an, goizeko 11.00etan egingo da parte hartzaileen zozketa Sakoneta kiroldegian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa