Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-03-21 Ekinnet saio berria izango da ostegunean Leioako ekintzaileei zuzendutakoa
/

Behargintza Leioak Ekinnet saio berria antolatu du datorren ostegunerako, hilaren 28an, Leioako Coworking Welink zentroan. Bertaratzen diren pertsona ekintzaileek teknika berri bat ikasiko dute, co-branding izenagatik ezaguna eta enpresen arteko lankidetzari esker bezeroak elkartrukatzeari dagokiona.

Saioa Lur Estudioko Jone Belausteguigoitiaren eskutik gidatuta egongo da. Enpresa handiek erabiltzen duten teknika azalduko du bertan, honen bitartez enpresen arteko aliantzei esker batetik bestera bezero berriak irabazten saiatzen dira. Co-branding izenagatik ezaguna den teknika hau Leioako enpresetan erabiltzeko asmoz antolatu da saio hau, alboko udalerrietako enpresekin bezeroak elkartrukatzeko.

Izena emateak eta informazioa Behargintza Leioan eskatu behar da behargintza.ekintzaile@leioa.net mail honen bitartez.

Osteguna, martxoak 28
Ordua: 08.30ean
Tokia: Welink Coworking
Landabarri bidea Nº1 – 1.pisua, 103 departamentua (Leioa)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa