Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-16 Leioako Gazte Orkestra gaur Gabonetako Kontzertuetan
gabonak / gabonak

Gaur bertan hasten da Leioan ohikoa den Gabonetako Kontzertuen jaialdia. Herriko abesbatzak eta musikarik onena ikusteko aukera ematen digun ekitaldia. Hasiera emateko arduradura Leioako Gazte Orkestra izango da gaur arratsaldeko 20.30ean Kulturreko Auditoriumean, 3 euroren truke.

Gainontzeko kontzertu guztiak leku berean izango dira baina ez ordu berean, beraz adi egon. Bihar, arratsaldeko 20.30ean La Kantoria izango da taulagainean eta ondoren San Juan Bautista Abesbatza, bikote ezinhobea arratsalde on bat igarotzeko. Igandean, jaialdiari amaiera emateko Orpheo Ganbera Abesbatza eta Leioako Musika Banda izango dira Auditoriumean arratsaldeko 19.30ean.

Aurten, artista gonbidatua Chrismas Blues izango da, ostiralean Auditoriumean gaueko 21.00etan, eta sarrera 10 eurokoa izango da. Gabonetako musika tradizioak, ematen duenaren kontra, sormenerako espazio zabala eskaintzen du. Christmas Bluesek gabon-kantarik ezagunenen ikuspegi entretenigarria eta berriztatua eskaintzen du. Blues, Gospel, Soul, Jazz, Dizzy eta Rag Time estiloekin interpretatutako Adeste Fideles, Noche de Paz edo Joy to the world abestien bertsio originalak entzun ahal izango ditugu.
José Luis Gutiérrez saxofonista ospetsuaren gidaritzapean, Velma Powellen (Vargas Blues Band eta Orquesta Mondragón taldeekin aritu da, besteak beste) hatos paregabeaz gozatu ahal izango dugu. Berarekin batera izango ditugu Chema Sáiz (gitarra), Iñigo Azurmendi (kontrabaxua) eta Tomasso Caggiani (bateria).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa