Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2019ko Uztailaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-03-04 Lejoan busa, autobus zerbitzu berria, martxoan jarriko da martxan Dena prest dago Lejoan Busa, Leioako auzoak euren artean eta hiriaren erdialdearekin lotuko dituen hiri barruko autobus zerbitzu berria, martxan jartzeko.
/

Udalak prest du dena Leioako auzoak euren artean eta hiriaren erdialdearekin lotuko dituen hiri barruko autobus zerbitzu berria hilabete honetan martxan jartzeko. Lejoan Busak argi berdea du leioaztarrak gero eta gertuago egon daitezen, gero eta hobeto konektatuta, bi ibilbide egingo dituzten 3 unitatez osatutako flotaren bitartez.

Zerbitzu honek 529.454,07 euroko kostua izango du Udalarentzat urtero. Baina lehiaketatik kanpo aurkeztutako hobekuntzak aztertzen ari da Udala, zerbitzua hobetzeko asmoz, ordutegia eta maiztasunak handitzeko. Hau hurrengoko hirigintza batzordean aztertuko da. Kontratuaren modifikazioa egin ahal izateko.

Lehen ibilbidea: Txorierri, Torresolo, Pinosolo, Iparragirre 2, Iparragirre 62, Libano, Leioako metroa, Langileria 10, Lamiakoko metroa, Areetako Anbulatorioa, Amaia Etorbidea 18, Basarte Etorbidea, Iparragirre 2, Iparragirre 62, Pinosolo, Torresolo, Txorierri.

Bigarren ibilbidea: Areetako Anbulatorioa, Lamiakoko metroa, Langileria 10, Leioako metroa, Libano, Iturribide, Ikea Mendia, San Juan, Zentro Zibikoa, Elexalde Etorbidea 14, Sarriena 59, Artazagana, San Bartolome, Joaquin Achucarro 12, Artaza 26, Artaza 2, Iparragirre 2, Iparragirre 62, Libano, Leioako metroa, Langileria 10, Lamiakoko metroa, Areetako Anbulatorioa. Autobusak lotura izango du institutuarekin ikastetxera sartzeko eta bertatik irteteko orduetan.

Autobusek 30 minutuz behingo maiztasuna izango dute bi ibilbideetarako, baina maiztasun hori 20 minutura murrizteko aukera ari da aztertzen, erabiltzaileen erosotasunerako. Zerbitzua astelehenetik ostiralera goizeko 07:00etatik gaueko 23:00etara eta larunbatetan goizeko 09:00etatik 15:30era eskainiko da. Dena den, ostiraletan goizaldeko 03:05era eta larunbatetan 17:30etik 04:35era eta igandeetan 11:40tik 15:30era eta 17:00etatik 22:50era luzatzeko aukera aztertzen ari da.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa