Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-11 Agertzen ari dira haur-jolaslekuaren kontzeptu berri baten estalkiak, “Basoa” eta “Hostoa” berrien bidez Laioak baditu udalerrian zehar sakabanatutako 33 haur-jolasleku; horietaz gain ikastetxeetan horrelako beste 5, eta 9 eremu ariketa egiteko aire zabalean.
/

Txorierrin eta Euskal Etxeen Plazan 121.500 eta 178.000 euroko inbertsioa izada, hurrenez hurren, naturak herrigunearekin bat egiten duen proposamen horien ardatz nagusia ingurugiroa bera izango da.

Laster, Mendibile, Aldekoane eta Artzatza bezalako guneek beren estalitako haur-jolasguneak izango dituzte. Beren garapen berriek horretarako bide ematen baitute.

Laioak baditu udalerrian zehar sakabanatutako 33 haur-jolasleku; horietaz gain ikastetxeetan horrelako beste 5, eta 9 eremu ariketa egiteko aire zabalean.


Leioan, 2018ko urriaren 11n. Leioako neska-mutilak, eta beren familiak, zorioneko daude. Agertzen ari dira dagoeneko haur-jolaslekuaren kontzeptu berri baten estalkiak, Leioako Udalak ezarriko dituen bi egitura berriren bidez, “Basoa” Txorierrin eta “Hostoa” Euskal Etxeen Plazan; beroriek gauzatzeko udalak 121.500 eta 178.000 euro erabili ditu, hurrenez hurren. Laster horrelako horiei beste hiru estalgune gehituko zaizkie, horiek guztiak leioaztar gazteenek aire zabaleko ume-aisialdirako eraikuntza horiek erabil ditzaten beren olgetarako, eguraldia lagun ez dutenean.

Laioak baditu udalerrian zehar sakabanatutako 33 haur-jolasleku; horietaz gain ikastetxeetan horrelako beste 5, eta 9 eremu ariketa egiteko aire zabalean. Txorierri izango da estalitako ume-jolasleku handi bat duen Leioako lehen auzoa. Gaur egun dagoenari estaltze-egitura jartzeko proposamena; hori herritarrek aukeratu izan duten proposamenik onena da, “Basoa” lemari erantzun izan dion parte-hartze publiko baten bidez gauzatutakoa. Proposamenen ardatz nagusia ingurumena izan da, eta hobetsitako aukera udalerriaren garapenarekin ezin koherenteagoa da, hainbat berdegune zabal hartzen baititu kontuan naturaguneak herriguneekin bat egiteko helburua betetze aldera.

Basoaren argi-itzalen zulo esanguratsuak, “Basoa”n

Modu horretan, “Basoa”k ingurugiro artifiziala sortzen du, baina naturaren aipamen argi eta garbiak egiten ditu. Estalkiak basoetan sortzen diren argi eta itzalen arteko jolasen zulo handi esanguratsuak eskaintzen dizkigu. Zulo horiek sabaian kokaturiko lukana handi batzuk belazakoak izango dira, pinukiz egindako panelen bidez basoaren osagai natural eta erreferentzialaren ideia idartzeko. Gauzak horrela, 192 metro koadroko zabalera duen estalgunea sortuko da; geroago, eta epe laburrera, jolasguneetarako esleipen berri batekin osatuko da.

“Hostoa”, orri handi baten azpian babestearen zirrara

Euskal Etxeen Plazan ere naturak indarra hartzen du. Leioaztarrek hobetsitako aukerak “Hostoa” du lema; estalkia ez baita alferrik bihurtzen kordoi-orri itzel, haltz-orrien antzekoa eta 338 metro koadroko gune estalia sortuko duena, udalerriaren erdigunean bertan. Eskalaren manipulazioak bide ematen du, une batez, erreferentziak lurruntzeko eta behatzaileak izango dira kuzkurtuko direnak eta orri baten azpian babestearen zirrararekin esperimentatuz atsegin izango direnak.

Txorierri eta Euskal Etxeen Plazakoak ez dira izango udalerrian zehar agertzen joango diren estalki bakarrak. Laster, Mendibile, Aldekoane eta Artatza eremuek ere izango dituzte beren estalitako haur-jolastokiak; ahaztu gabe, Lamiako eta Pinueta; horien garapen berriek bide emango baitute antzeko gauzetarako.

Etengabeko hobekuntzan inbertitzen

“Leioako Udalak, hainbat arrazoi direla medio, hondatzen ari dien eremuak berritzeko lanetan inbertitzen jarraituko du; adibide izan dira legealdi honetan, zehatz-mehatz, Mendibile, Euskal Etxeen Plaza, San Bartolome, Aldekoane, Leku Eder, Estartetxe, San Juan eta abar. Ikastetxeetako jolastokiak ere berriztuko dira urtea bukatu baino lehenago eta, gainera, eremu berria sortuko da Sabino Aranan, Udondoko Boulevarden parean; eremu hori, behin behinez, lanengatik beste eremuetatik kenduko diren jolasez osatuko da, berrietarako esleipena egiten den bitartean. Esleipenak barne izango ditu, halaber, jolas berriak Txorierriko Plaza, Lamiako eta Iparragirre Etorbiderako” aurreratu du Leioako Udaletxeko Hirigintza Saileko Zinegotziak, Iban Rodriguez Etxebarriak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa