Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-24 Musika izango dugu Kultur Leioan, kontzertu bikoitzarekin Hurrengo ostiralean, irailak 28 (Auditorium. 20:30)
/

Galiziatik Piscore taldeak musika eta komedia uztartzen dituen ikuskizuna eskeiniko digute. Barre eginaraztea dute helburu, musikako birtuosismotik, dotoretasunetik eta keinu bidezko komedia klasikoenen estetikaren bideetatik abiatuta. Kataluniatik Aupa Quartet taldea izango dugu. Lau musikari, bakoitza planetaren puntu batekoa, batzen dira hari-laukote klasikorako errepertorio berri bat egokitzeko, XXI. mendeko munduan hari igurtziak bizi duen egoerara egokitua hain zuzen. Musika klasikoa alde batera utzi gabe, laukotekideak Grooveko, Jazzeko, Rockeko edo Latineko erritmoetan barrena dabiltza beren musika-konposizioetatik abiatuta.



Musika eta umorea eskutik hartuta Kultur Leioan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa