Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-04-19 Mendibile Jauregia elkarteak Branke festaren IV.edizioa ospatuko du bihar
branque / branque

Mendibile Jauregia Elkarteak, Leioako Merkatarien elkartearekin batera, Branke festaren IV.edizioa antolatu du biharko, baina asteburu osoan txakolinarekin zerikusia duten hainbat ekintza izango dira Jauregian. Aurtengo gonbidatu berezia Igor Legarreta zine zuzendari leioaztarra izango da.

Hainbat ekintza prestatu dira asteburu honetarako Branke Festaren IV edizioa ospatzeko; musika, karpa, haur jokoak, Herri Kirolak… Bizkaiko Txakolina protagonista izanik. Aurreko edizioetan bezala Brankearen festa bihar hasiko da, 19:00etan. Ohitura zaharra dioen moduan, erramua baserriaren fatxada nagusian jarri behar da, txakolina edateko prest dagoela azaltzeko. Aurten, erramua jartzearen arduraduna Igor Legarreta zine zuzendaria izango da.

Bestalde, Igor Legarretak Leioako Merkatarien Elkartearen saria ere jasoko du ostiral arratsaldean. Orain dela gutxi bere lehen luzemetraia aurkeztu du “Cuando dejes de quererme”, hainbat film labur zuzendu eta gero (“El trabajo”, “El gran Zambini”…) eta “Autómata”ko bigarren unitatean edo “Zipi y Zape y la isla del capitán” filmeetan zuzendari eta gidoilarikide moduan lan egin eta gero.

Arratsalde horretan ere, Alba Rebollo artista nafarrak, Mendibile Jauregiko Mural Lehiaketako laugarren irabazlea, “Etxeko Ain” proiektua bukatuko du, Mendibile Jauregiko aurreko aldapako harresian burutuko dena.

Eguna amaitzeko Turbofun taldeak kontzertua eskainiko du Medibile Jauregian arratsaldeko 20:30ean.. Eta igandean, musika, Te mamas & T’empapas musika taldeak jarriko du, Iñaki Uranga buru duela, 20.30ean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa