Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-09 Gimnastika erritmikoa eta xakea asteburu honetan Sakonetan
ajedrez / xakea

Asteburu borobila izango da hurrengoa Sakoneta kiroldegiarentzat. Larunbatean gimnastika erritmikoko ekitaldi bi izango dira; Euskal Ligaren lehen fasea eta Baseko Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Txapelketa. Eta igandean, xakea izango da protagonista Eskola Kiroleko Bizkaiko txapelketaren banakako kategoriako bigarren fasearekin.

Bihar bertan, 10:00etatik 14:00etara, Sakoneta Gimnastika Erritmikoko taldeak ekitaldi bi antolatuko ditu. Euskal Ligaren lehen fasea eta Euskadiko Base Txapeketa. Guztira, Bizkaiatik lau talde etorriko dira (Leioa, Bermeo eta Bilboko bi), Arabatik sei talde eta Gipuzkoatik lau talde. Harmailak beteta egongo direla aurreikusten da.

Igandean, berriz, xakearen txanda izango da. Eskualdeko 120 neska mutil baino gehiago lehiatuko dira Sakonetan goiz osoan zehar. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskola Kiroleko Bizkaiko txapelketaren banakako kategoriaren bigarren faseari ekingo diote.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa