Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-02-20 Transexualitateari buruzko formazio tailerrak
talleres / tailerrak

Gaur bertan, 20 bat irakasle transexualitateari buruzko tailerran parte hartzen ari dira Kultur Leioan. Formazioa hau Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza sailak antolatzen du, Lamiakoko Berritzegunearekin, eta Errespetuz elkartearen laguntzarekin (Transexualen gizarteratzearen aldeko eta defentsarako euskal elkartea).

Irakasleei zuzendutako lehen saio honetan Leioako 13 ikastetxeetako irakaslek hartu dute parte (Altzaga, Mercedarias, Askartza-Claret, Txomin Aresti, Irlandesas, Betiko ikastetxeak eta bi institutuak, Barandiaran eta Artatza-Romo) eta, bestalde, Erandio, Larrabetzu, Zamudio eta Derioko zentroetako beste irakasle batzuk ere.

Seguruenik irakasleei zuzendutako saio berri bat egongo da martxoaren 13an, eskaera guztiak ezin izan direlako lehen saio baten onartu. Horretarako Berritzegunearekin harremanetan jarri beharko dira irakasleak.

Bestalde, ikasleei eta herritarrei orokorrean bideratutako saio bi ere egingo dira, martxoaren 15 eta 16an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Leioako prentsa gelan. Saio hauetan parte hartzeko 94.607.2576 telefonora deitu edota udalhezkuntza@leioa.net helbidera mail bat bidaliko beharko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa