Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-02-14 Leioak Sabino Arana kaleko obren lizitazioari hasiera eman dio
Sabino Arana kale berria / Sabino Arana kale berria

Leioako Udalak Sabino Arana kalea hobetzeko lizitazio lanei hasiera eman die jadanik. Udalaren asmoa lan hau lehenbailehen hastea da, “jokabide azkarra behar duen premiazko beharra delako”. Lanak udaberrian hasi ahal izango dira.

Tranbiaren pasabidea dela eta, oraindik ez dago erabaki bat hartuta Eusko Jaurlaritzatik, baina baikorrak ez izateko arrazoiak daude, behintzat epe motzean.

Leioako Udalak, kaleko auzotarrekin eta merkatariekin izandako bileren ostean kale hau hobetzeko azken proiektua egin baino lehen, mesfidantza handia antzeman zuen haien aldetik garraio publiko hau kale honetatik pasatzea zelako. Honek hainbat ondoz ondoko bilera ekarri ditu Eusko Jaurlaritzak zuzentzen duen proiektuaren erakunde arduradunarekin, proiektua dagoen gaur egungo egoerari irtenbide bat bilatzeko asmoz eta, horrela, Unibertsitatea eta Metroa lotzeko irtenbiderik egokiena bilatzeko epe zehatzean.

Egun, Eusko Jaurlaritzak ikerketa desberdinak egiten dihardu egon daitezkeen aukeren gainean, behin betiko irtenbidea hilabete batzuk atzera liteke.

Baina bitartean, Leioako Udalak “beharrezkoa eta premiazkoa” deritzo Sabino Arana kaleko obrak hasteari, kaleak berriztatze integrala behar duelako, bai azaleko zatian, bai lurpean, dauden zerbitzu sare desberdinak ordenatuz (ur hornidura, saneamendua, elektrizitatea eta telekomunikazioak).

Egoera honen aurrean, Leioako Udalak hilabete honetan bertan obren lizitazioari hasiera emango dio. Obrak 12 hilabetez luzatuko direla aurreikusten da eta 3.803.952 euroko zenbatekoa dute.
Zehatz-mehatz, berriztatze honek kalearen oraingo itxuraren birmoldaketa du helburu. Oinezkoentzat egingo da erdizka, kalean garajea duten autoek bakarrik izango baitute sarbidea. Hala ere, honek ez du aparkaleku-plazak galtzerik ekarriko, kale mugakideak ere berrantolatuko direlako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa