Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-12-07 Nekazaritza azokak trafiko aldaketak eragingo ditu
pl / pl

Leioako XXX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela eta, abenduaren 10ean, 7:00etatik 17:00ak arte, trafikoa etenik egongo da honako errepidetan:

1. Getxo-Bilbo noranzkoan, Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano kaleen arteko tartean.
2. Bilbo-Getxo noranzkoan, Iturribideko elkargunearen (noranzko aldaketa) eta Elexalde arteko tartean.
3. Elexalde-Sarrienako igoera/jaitsiera tartea.

San Juan, Iturribide, Ikea, Jose Ramon Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik sartu eta irten beharko dute.

Getxo eta Bilbotik datozen autoak, ahal bada, Avanzadako tuneletik joango dira.

Dena dela, ibilgailuentzat itxita egongo den aldea behar bezala markatzeko seinaleak jarriko dira. Inguruetan kotxez ibiliko direnei kontu handiz ibiltzeko eskatzen diegu, seguru asko azokara jende asko etorriko da eta.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa