Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-12-07 Leioako XXX. Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka bueltan izango da igande honetan
azoka / azoka

Igande honetan Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka ospatuko da Bulebarrean, Jose Ramon Aketxe plazan eta inguruetan. Baserriko produkturik onenak gure eskura izango dira.

10:00 h. Azokari hasiera ematea.

– Abere erakustaldia (Bulebarrean behiak eta idiak; Errekalde Plazan zaldiak, ahuntzak eta ardiak).
– Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe eta Errekalde Plazetan.
– Trikitilari, txistulari eta Leioako Musika Bandarekin animazioa.
– Haurrentzako tailerrak.
. Ortu bertikalak eta margo tailerrak eta 30 berdea, azokaren 30. urtemuga ospatzeko.
. Sukaldaritza tailerrak Bulebarrean.
– Poneyak eta gurdi paseoak. Errekalde Plaza.
– Lehiaketak “Behi politena” y “Behi astunena”: azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira

10:30 h. Parte hartzeko Herri Kirolak eta Antzineko Jolasak. Errekalde Plaza.
11:00 h. Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza Taldearekin. Bulebarra.
12:00 h. Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XIX. “Leioako Udala”

Lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra.

Euskal Baserriko Oilasko burger eta Eusko Labeldun Sagardoa dastatzea (1,5 €).
J.R. Aketxe Plazan. Laguntzailea: Eusko Label.

Herri kirol erakustaldia: Aizkolariak Kanadar erara (5 m altueran) eta harri jasotzea Joseba Ostolazarekin. Errekalde Plaza.

12:30 h. Abelgorriak jeztea. Bulebarra.
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra.
14:00 h. Gazta Lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira).
15:00 h. Azokaren Amaiera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa