Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-12-04 Umore Azokak 525 proposamen artistiko jaso ditu 2018ko edizioan parte hartzeko
Umore Azoka Leioa / Umore Azoka Leioa

Umore Azokak 525 proposamen jaso ditu 19. edizioan parte hartzeko, hau da, 2018ko maiatzaren 17tik 20ra izango den edizioan.

Umore Azokak berriro gainditu du aurreko urteko eskaera kopurua, 2018ko ediziorako, guztira, 525 jaso baitira.

Guztira, 525 proposamen artistiko horietatik, 72 (%13,72) Euskal Herrikoak dira; 286 (%54,48) Estatukoak, 14 autonomia erkidegokoak; eta 167 (%31,80) nazioartekoak, 25 herrialde desberdinetakoak, hala nola, Frantzia, Italia , Erresuma Batua, Belgika, Alemania, Finlandia, Holanda, Suiza, Polonia, Portugal, Norvegia, Suedia, Ukrania, Argentina, Brasil, Costa Rica, Mexiko, Uruguai, Kolonbia, Guatemala, Kanada, Cabo Verde, Israel, Korea edo Japonia.

Eskabide kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du, eta argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa, erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua delako.

Azokaren zuzendaritza hasi egin da, honezkero, 19. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozedurarekin, eta erabakia urtarrilaren 7a baino lehen emango da ezagutzera.

Informazio gehiago:

Umore Azoka Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa