Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-11-30 Sakonetako fatxada biztuko da gaur Heriotza Zigorraren kontra Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara
amnesty / amnesty

Leioak, beste sei euskal udalerriekin batera, bat egingo du gaur “Biziaren aldeko hiriak” nazioarteko ekimenarekin. Duela 15 urtetik, mobilizazio hori urtero egiten da mundu osoan heriotza-zigorra desagerrarazteko nahia aldarrikatzeko.

Hortaz, Leioak, Bilbok, Donostiak, Irunek, Santurtzik eta Sopuertak Heriotza Zigorraren Aurkako Nazioarteko Koalizioak sustatutako kanpaina babestuko dute. Amnesty International koalizio horretako kidea da, eta tokiko taldeetako aktibistak lanean ari dira, udal-korporazioek mobilizazio horretan parte har dezaten lortzeko.

Leioan, “Biziaren aldeko hiriak” mobilizazioaren aurretik, idazlanen lehiaketa bat egin da udalerriko ikastetxeen artean, heriotza-zigorra gaitzat hartuta. Partekatu gazte-ekimenak ere parte hartu du heriotzazigorraren aurkako ekimen global honen hedapenean. Aurten, Sakonetako Kiroldegia hautatu da kanpainako ekitaldi nagusirako: bere fatxada argiztatuta egongo da 18:00etatik 20:00etara, eta, aldi berean, heriotza-zigorrari buruzko gogoetak proiektatuko dira bertan, bai intelektual ezagunen adierazpenak, baita udalerrian aski ezagunak diren dozena bat pertsonaren artean bideoan bildutako ekarpenak ere. Sinadurak biltzeko mahai bat jarriko da, eta, ekitaldia amaitzean, doako zine-forum saioa izango da Kultur Leioako Auditoriumean: Difret (2014) film etiopiarra emango da, zeinak heriotza-zigorraren gaia lantzen duen eta ikusleen sariak jaso dituen Berlineko nahiz Sundanceko jaialdietan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa