Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-17 Jesús María Rodríguez Cabañasek irabazi du Mendibileko lehen argazki lehiaketa Partehartzaileak 17 izan ziren, eta guztira 47 argazki aurkeztu ziren
Los ganadores posan con sus galardones / Irabazleak euren sariekin eskutan

Atzo banatu ziren Mendibile Jauregiak antolatutako argazki lehiaketaren sariak. “Los colores de la vid” izeneko txapelketa honen irabazle nagusia Jesús Maria Rodríguez Cabañas leioaztarra izan zen.

Argazki lehiaketaren lehen edizio honetan Bizkaiko txoko desberdinetako 17 pertsona hartu zuten parte, eta guztien artean 47 lan aurkeztu zituzten. Argazki hauetan egileek Euskal Herriko ardoen esentzia isladatu behar izan zuten.

Azken erabakia hartu zuen epaimahaiak hainbat pertsonez osatuta zegoen: EHUko Arte Ederrak fakultateko dekano ordea den, Jose Miguel Herrera, Leioako Udalaren Kirolak eta Kultura saileko zinegotzia, Ainara Urbieta, Leioako Leiar argazkigintza elkarteko kidea Julen Sanpedro, eta Mendibile Jauregiko presidentea den Asier Arzallus.

Hau horrela, hiru finalistak hauek izan ziren: Leioako Jesús Maria Cabañas “Enzarzada” argazkiarekin, 900 euro eskuratu zuen, Algortako Ion Iturgaiz Rodríguez “La uva” obrarekin- 600 euro-, eta hirugarrenik Lezamako Iosu Solaun González “Mahatsondopean” lanarekin –300 euros-.

Parte hartzaile eta epaimahaikideez gain, sari banaketa honetan, ardoaren munduko aurpegi ezagun asko bildu ziren, besteak beste, Leioako Udalaren zinegotzia den Juan Carlos Ibarra, Maximiano Agirre-txakoli Agirre Llona, Jon Gerediaga -Bodegas Kokolo, Jesús Mª Solaun-Bodegas Solaun, David Torre-Bodegas Etxebarria, Mendibile Jauregiko presidentea den Asier Arzallus, José Luis Lejonagoitia eta Esther Hernández dastapen batzordekoak, Juanan Bilbao- Dosuve, Gorka Errasti eta Esti Arruti, Iñaki San Juan, Jaione Elgezabal, Oscar eta Victor -Click Leioa, Andrak elkartekoak, Auzotarrok, Monte Ikea Rami irratizaleak, Juan Ramón Muguruza eta Ramón Amenábar Bizkaiko Foru Aldundikoak, Antton Txapartegi Kontseilu Arautzailetik, Iñaki Lekerika-Basalbeitiko Txakoliña, Kepa Larrabeiti -Txakoli Oletxe, Luis Mª Pérez, Fernando Pinto, Iñaki Raposo eta Joseba Estiballes.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa