Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-11-08 Nazioarteko bilatze-agindua zuen bikotea aurkitu du Leioako Udaltzaingoak
Leioako Udaltzaingoa / Leioako Udaltzaingoa

Gaur goizaldean nazioarteko bilatze-agindua duen bikote bat aurkitu du Leioako Udaltzaingoak, momentu horretan bikotearekin zegoen adingabearen igarotze irregularrarekin lotutakoa.

Goizaldean, Santa Ana etorbidean matrikula alemaniarra zuen furgoneta bat aparkatuta ikusi dute udaltzainek, eta barruan bikote bat adingabe batekin. Susmoa izan dutenez nazioarteko “Schengen” data basean kontsultatu dute ibilgailuaren matrikula. Bilaketa horren ondorioz, adingabekoaren igarotze irregularrarekin lotutako nazioarteko bilatze-agindua indarrean zegoela konturatu dira.

Honen ostean, bikotea Ertzaintzaren esku utzi dute udaltzainek egin beharreko gestioak aurrera eramateko, eta adingabea, berriz, adingabeak babesteko zentro batera eraman dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa