Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2017ko Abenduaren 11a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-10-11 Leioako Udaltzaingoak ur iragazkiekin zerikusia duen iruzur bati buruz ohaztarazten du
grifo / iturria

Leioako Udaltzaingoak iruzur bati buruz ohartarazten du, ‘uraren iruzurra’ izenarekin ezaguna dena, eta gezurren bitartez ura garbitzeko iragazkiak saltzen ahalegintzen dira saltzaile faltsuak, biktimaren etxean bertan egiten duten erakustaldi baten bitartez.

Badira leioaztar bi Udaltzaingora deitu dutenak holako jokaera susmagarriak salatzen. Antza denez, iturriko ura hartzen dute edalontzi baten eta bestean eurek ekarritako botila batekoa. Bietan elektrodoak sartzen dituzte eta iturriko ura zikintzen denean “frogatzen” dute ur iragazkitik pasa behar dela. Benetan gertatzen dena da, eurek jarritako ura destilatua dela, hau da, edateko txarra dena eta mineralik ez duena, horregatik ez da herdoiltzen.

Ustezko saltzaileek 1.900 eurogatik eskaintzen dituzte ur iragazki bereziak. Eta kasu bietan, Larraitz izeneko pertsona batek aurretizko hitzordua hartzen du biktimarekin telefono bitartez.

Leioako Udaltzaingoak gogorazten du Bizkaiko iturrietako ura edateko ona dela eta ez duela inongo iragazkirik behar. Eta herritarrei laguntza eskatzen die, holako jokaera susmagarriak ikusterakoan abisua emateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa