2017-10-05
Irrien lagunen piratak izango dira bihar ‘Barikuetan jai’ programazioan barne
Bihar, ikuskizun berezia izango dute ‘Barikuetan jai’ programazioan parte hartzen dutenek, Irrien lagunen piratak izango dira gurekin Kultur Leioako aterpeetan, arratsaldeko 17:30ean.
Haurrentzako zuzenduriko lehen zuzenezko dantzaldia eskainiko digute Irrien Lagunen piratek. Ane piratak hartuko du timoia eta era askotako abenturak biziko ditugu dantzen bidez. Haurrek aski ongi ezagutzen dituzten abestiz osatutako dantzaldi paregabea bizitzeko aukera izango dute haur eta helduek.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.