Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-07-13 Leioak 300.000 euro baino gehiago inbertitu ditu ikastetxeen hobekuntza lanetan
Altzaga / Altzaga

Udako oporraldia unerik egokiena izaten da ikastetxeetan hobekuntza lanak eta mantenimendua egiteko, irailean, ikasturte berria hasterakoan, dena prest izateko. Aurton, Leioako Udalak 300.000 euro inguruko partida bideratu du ikastetxe publikoetan hobekuntzak egiteko.

Altzaga ikastolak jantoki handiagoa izango du hurrengo ikasturtean, obrak hasita daude jada. Ikastetxe honetako jolastokia ere berrituko da, horrekin ordura arte izandako hezetasun arazoak desagertzea espero da.

Lamiakoko ikastetxea, bestalde, jolastoki berrituak izango ditu hurrengo ikasturtean, honetaz gain berritzeko gelditzen ziren hainbat ate eta leiho aldatuko dira, eta Berritzegunerako sarrerako eskailerak ere hobetuko dira.

Artatza-Pinuetako zentroaren fatxada berrituko da, martxan daude jada. Eta San Bartolomeko ikastetxean, zenbait ate eta leiho aldatzeaz gain kanpoko hesia lekuz aldatuko da jolastokiari zabalera handiagoa emanez.

Aipatutako berrikuntzek 225.000 euro baino gehiagoko kostua izango dute, hauetatik Eusko Jaurlaritzak 135.878,79 euro jarriko ditu. Aipatutakoaz gain bestelako hobekuntza txikiak izango dira ikastetxeetan udako hilabete hauetan, ohiko konponketa eta mantenimendu lanak (argiak, margo lanak…)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa