Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-06-28 Leioak LGTBI Kolektiboaren Askapenerako Nazioarteko Egunarekin bat egiten du
LGTBI / LGTBI

Gaur, ekainaren 28an, Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Leioako Udalak honekin bat egin nahi izan du. Udaletxeko balkoian koloreaniztun bandera jartzeaz gain, Bozeramailen Batzordeak gaur Adierazpen Instituzionala onartu du honen inguruan.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA EKAINAK 28
“LESBIANA, GAY, TRANSEXUAL, BISEXUAL ETA INTERSEXUALEN ASKAPENERAKO NAZIONARTEKO EGUNA”


Lege-aurrerapen handia egin den arren, sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen aniztasuna oraindik ere bada diskriminazioa, estigmatizazioa eta gizarte-bazterketa eragiteko arrazoia. Era berean, jarrera homofoboak berpizten ari dira gure gizartean, eta jarrera horien bidez ahaleginak egiten dira heterosexismoa berresten, azken hau aukera afektibo-sexual bakarra balitz bezala.

Udal honek gogor gaitzesten ditu lesbianen, bisexualen, transexualen eta intersexualen kontrako diskriminazio eta indarkeria-mota guztiak. Horregatik, bada, funtsezkoa da erakunde publikoek hainbat politika eta ekintza bultzatzea pertsona LGTBI+-en eskubideak defendatzeko eta sexu-jazarpena, sexismoa, sexu-erasoa eta homofobia prebenitzeko.

Era berean uste du funtsezko eta beharrezkoa dela bai sexualitatean eta bai afektibitatean normaltasunez hezitzea, betiere pertsona guztien aniztasun afektibo-sexuala errespetatuz.


Leioako Udalak bat egiten du gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen eskubideen berdintasunaren alde eta diskriminazioaren aurka abian den gizarte-aldarrikapenarekin. Eta, Lesbiana, Gay, Transexual, Transgenero, Bisexual eta Intersexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna dela-eta, dei egiten die herritarrei ekainaren 28an antolatuko diren ekitaldietan parte har dezaten.

Erlazionatutako dokumentuak:

Ekainaren 28ko Adierazpen Instituzionala (pdf, 106 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa