Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 13a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-10 'Bizibideak. Lagunekin eskolara' martxan dago
bizibideak / bizibideak

'Bizibideak' Herrigune Leioan barne kokatutako udal ekimena da, bertan hainbat agentek hartu dute parte azken hilabeteetan; Ikastetxeetako Guraso Elkarteak, ikasleak eta udal teknikariak zein politikoak, besteak beste. Orain kalean frogatuko da, eta ikasleen balorazioa laster jasoko dugu.

Leioako kaleetatik zehar 31 seinale jarriko dira eskola bide seguruak markatzeko eta haurren topaguneak finkatzeko. Leioako ikasleek aste honetatik zehar ibilbide hauek frogatuko dituzte oinez eta euren balorazioak helaraziko dizkigute hobetu edo aldatu ahal izateko.

Esan bezala, aurretiz lan sakona egin izan da eskola bide hauek finkatzeko, gizarte-agente ezberdinek diseinatutako bideak dira. Lehenik eta behin, UPV-EHUrekin elkarlanean inkestak egin ziren haurren artean eurek atzematen zituztena kontutan izateko (mugikortasun ohiturak, ohiko ibilbideak…). Ondoren, emaitzak kontutan hartuz mapeoa egin zen ikasleen laguntzarekin, ibilbide posibleak marraztuz eta bidean aurkitu ahal ziren “lagunak” identifikatuz, laguntza behar izanez gero nora jo behar zuten jakiteko, adibidez merkatariak. Azkenik, diagnostiko baten isladatu zen hau guztia, hainbat ikastetxeetako ikasleekin batera landutakoa; Lamiako ikastetxea, IES Jose Miguel Barandiarán, IES Artatza-Romo, Betiko ikastola, Gaztelueta, Ntra.Sra. de las Mercedes, Askartza-Claret, Ostalaritza eskola eta San Bartolomé ikastetxea.

Orain, egindako lan hori hobetze aldera, kalean frogatuko dute ikasleek ibilbide hauek. Datorren astean euren balorazioak helaraziko dizkigute eta kontutan hartuko dira behin-betiko ibilbideak marrazteko.

Francesco Tonucciren “La cittá dei bambini’ filosofian oinarritutako ekimen honek duen helburu nagusia da haurrek hiriaz gozatzea eta kaleak berreskuratzea, hirigintza eraldaketa inklusiboaren bidea eraikitzea Leioan.

Leioako Udalak lanean jarraituko du umeen presentzia gero eta nabariagoa izateko gure kaleetan, euren autonomia berreskuratzeko eta gurasoen konfidantza handitzeko. Umeen presentzia kaleetan hiriaren osasunaren islada da, eta horrek segurtasuna handitzen du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa