Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-04-03 Leioak bat egiten du aurrezki eta eraginkortasun energetikoarekin argiteria publikoaren kontratu berriaren bidez
boulevrad / boulevard

Leioako Udalak Ferrovial-Elektricidad Martin ABEEri adjudikatu dio udal argiteria publikoaren berriztatzearen, mantenu-lanen eta hornidura energetikoaren kontratua. Kontratu honek, aurrezki ekonomikoaz gain, eraginkortasun eta berau osatzen duten instalazioen iraunkortasun energetikoaren hobekuntza ere ekarriko ditu.

Hau Energiaren Euskal Erakundeak bermatu eta lagundu duen prozesua izan da, aholkularitzan eta baldintza-agirien idazkuntzan lagundu baitu. Prozesua luzea izan da kontratuaren konplexutasunagatik, baina teknikarien lanari eta EEEren babesari esker ondo amaitu da.

Kontratua indarrean dagoen bitartean, Udalak Energia Zerbitzuen Enpresari, zerbitzuaren adjudikaziodunari, orain ordaintzen denaren % 20 inguru gutxiago ordainduko dio mantentze- zerbitzu eta energia horniduragatik. Horren truke, Leioako herritarrentzat kostu gehigarririk Gabe, Energia Zerbitzuen Enpresa sare osoaren berriztatzeaz arduratuko da, luminarietatik bihurketa zentroetara, Udalak instalazioen berme osoa izango duelarik.

Onura ez da soilik ekonomikoa izango; izan ere, udalaren energia kontsumoa ere gutxitu egingo da, eta udalerriko kale guztietan A Kalifikazio Energetikoa lortuko da. Adibide modura, erdiguneko etorkizuneko egoerak CO2ko igorpenetan 291,10 tonako aurrezkia lortuko du, 7438 zuhaitz landatuen balio berekoa.

Behin Bulego Teknikoak enpresa adjudikaziodunarekin batera aurreikusten diren hobekuntzak adostu eta programatu ondoren, alderdi edo/eta auzo bakoitzeko auzotarrei beraien irismena jakinaraziko zaie.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa