Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-03-23 Taberna baten lapurretan ari zen mutil bat atxilotu du goizaldean Leioako Udaltzaingoak Leioako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskertzen du
Ikeabarri plaza / Ikeabarri plaza

Leioako Udaltzaingoaren atxiloketa berri batek taberna baten lapurreta ekiditu du beste behin, oraingoan Ikeabarri plazako taberna batean. Atxilotua taberna barruan ustekabean harrapatuta izan da gaur goizaldean.

Herritar baten deiak ohartarazi du Udaltzaingoa 1:50ean, herritar honek IkeaBarri plazako taberna batean, indarra erabiliz, pertsona bat sartu zela eta oraindik barruan zegoela baieztatzen zuen. Berehala, zaintza lanak egiten zegoen udaltzainen bikote bat bertaratu zen.

Tabernako kristalean zulo handi bat eginda zegoela ikusi zuten, eta bertatik burua ateratzean pertsona hau ikusi zuten lokal barruan. Agenteek identifikatu egin ziren, irtetzeko eskaera eginez. Mutila ihes egiten ahalegindu zen leiho batetik baina segidan harrapatu zuten udaltzainek.

Hau horrela, A.F.M, lapurreta egitea egotzita atxilotu du Leioako Udaltzaingoak, ordu batzuk barru apailearen aurretik pasako da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa