Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-24 Kultur Leioak eta Txorierri zein Pinuetako kulturguneek ere programazio berezia dute asteburu honetan
Borobil teatro. 'Gu' / Borobil teatro. 'Gu'

Inauterien asteburu honetan hainbat ekintza izango ditugu haur eta nagusientzat Ikea Barri plazan. Baina Txorierri eta Pinuetako kulturguneetan ere programazio berezia dute prest, eta Kultur Leioak ikuskizun bi ere antolatu ditu, zirkua eta haur antzerkia.

Larunbatean Txorierriko kulturguneak antolatuta, txokolatada izango da 18:00etan eta ondoren, hau ikuskizuna. Eta Pinuetan, egun berean, haurrentzako ekintzak izango dira goizean zehar eta, arratsaldean, txkolatada eta gero kalejira antolatu dute, umeentzako erromeria batekin amaitzeko. Gauena nagusien txanda izango da erromeriarekin.

Gaur, Kultur Leioak “CUERDO” (Auditorium, 20:30) KARL STETS-en ikuskizuna hartuko du gazte eta helduentzat, zirkua, keinuen antzerkia, dantza, pailazo jokoak eta umore zentzu dotorea, batzuetan absurdoa ukituz. Karl Stets-ek bere munduan sartzera gonbidapena, joko, mugimendu eta ustekabeen mundura.

Eta igandean, Kultur Leioako familientzako programazioaren barruan, BOROBIL TEATRO konpainiak “GU” aurkezten digu, gure planeta zaintzeko alegatua, keinu, mugimendu, kolore, umore eta plastikotasunaren bidez, itsasoaren sakonetik oihanera eramaten gaituztenak, familia osoarentzako irudi eta mezuekin. Ikuskizuna euskaraz izango da eta 4 urtetik gorakoentzat gomendatua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa