Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-14 Inmigrazio Plan berria jarri du martxan Leioak etorkinen harrera hobetzeko Plan honek diagnostiko bat osatuko du, etorkinei begira Leioak dituen gabeziak detektatzeko eta zuzentzeko
Mujeres participantes en el programa Leioa ACOGE / Leioa ACOGE programaren emakume parte-hartzaileak

Leioako Udalaren Gizartekintza sailak martxan jarri berri du Inmigrazio Planaren lehen fasea. Guztira zortzi hilabeteko iraupena izango duen prozesu honek leioaztar berriak hobeto ezagutzea ahalbidetuko du, horrela inmigrazio prozesuari aurre egiteko ezinbesteko tresna bilakatuko da fenomeno honi ahalik eta erantzun hoberena emateko.

Plan honen helburu nagusia betiko leioaztarrek etorkinei buruzko informazio gehiago jasotzea da hainbat ikuspegitik adibidez ekonomian, hezkuntzan, lanbidean, gizarte baliabidetan edota giza-parte hartzean. Modu horretan, herritar berri hauei egiten zaien harrera hobeagoa izango da eta euren gizarteratze osoa lortuko da. Aldi berean, herrian etorkinei zuzenduta diren hainbat kolektibo eta elkarteren mapa osatuko da Plan honi esker.

Emaitza hauek lortzeko emango den lehen pausua tokian tokiko diagnostikoa izango da, hau garatzeko hainbat agente ezberdin hartuko dute parte, hauen artean, ordezkari publikoek, etorkinek edota gizarte agenteek, publikoak zein pribatuak. Gainera, datu estatistikoez gain, agente parte hartzaile guzti hauek, pertsonalki zein taldeetan, informazioa eskainiko dute topagune, lan topaketetan edota elkarrizketa pertsonaletan.

Azkenik, zirriborroaren kontrastea egingo da parte hartzaile guztiekin aurkezpen jardunaldi batzuetan Planaren garapena egin baino lehenago.

Leioan etorkinek osatzen duten populazio osoaren ehunekoa 5.54koa da, aurtengo otsailean erroldatutakoak, hain zuzen ere. Horrela, %4.69, hau da, 1.408 etorkin (773 emakume eta 635 gizon) herrialde ez komunitariokoak dira, Bolivia, Kolonbia, edota Marokokoak batez ere. Bestalde, gainontzeko %0.85, 225 pertsona (124 emakume eta 131 gizon) herrialde komunitarioetatik etorritakoak dira, gehienak Errumania, Portugal edo Erresuma Batua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa