Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-07-07 Euskara eskura txartelak: deskontu bonuak euskara ikasteko
euiskara / euskara

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiaren ekinbide bat da bizkaitarren euskalduntzea sustatzeko eta doakotasuneranzko urratsak emateko. Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake.

Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2 edo B1euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.

Hiru Euskara Eskura Txartel mota daude:
- A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila horigainditzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
- A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila horigainditzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
- B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila horigainditzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.

Noiz eta non eskatu? 2016ko uztailaren 1etik 22ra bitartean, webean.

Noiz eta non lor daiteke? Irailetik aurrera webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.

Txartela erabiltzeko epeak. Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentrohomologatuetan erabil daiteke, 2016-2017 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2016kourriaren 14ra arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa