Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-07-30 Ikasgeletan generoen arteko berdintasuna sustatzen jarraituko du Udalak Guztira 10 ikastetxeetako 542 gaztek hartu zuten parte iazko udal tailerretan Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak eskaini zuen “Berdintasunean hezitzearen aldeko tailerretan” 542 gaztek hartu zuten parte joan den ikasturtean. Ikasle hauek Leioako 10 ikastetxe desberdinetakoak izan ziren.

Joan den 2004. urtean martxan jarritako egitasmo honek gero eta parte hartzaile gehiago izan ditu, azken aldi honetan 10 ikastetxe batu dira; Artatza-Romo Bigarren Hezkuntzako Institutua, San Bartolomé, Altzaga ikastola, Betiko ikastola, Mercedarias, Irlandesas, Txomin Aresti, Lamiako, Artatza-Pinueta eta Leioa-Getxoko LHIK. Guztira 5 eta 19 urte bitarteko 542 gazte.

Ikastetxe bakoitzak bere parte hartze maila zehazten du, hau da, zenbat ikasle hartuko duten parte, ze adinetakoak eta zenbat ordu. Horrela, partehartzaileen profila nahiko desberdina izaten da, haur hezkuntzako ikasleetatik batxilergoko nerabeak arte. Honetaz gain aipatzekoa da Leioa-Getxo LHIK-ko parte hartzea, nahiz ete derrigorrezko hezkuntza zentro bat ez izan konpromiso hau hartu dute eta inplikazio handiz jarraitzen dute tailerra.

Tailer honen helburu nagusia ikasleei tresnak eta pausuak ematea da jaso eta eman daitezkeen biolentzi egoerak identifikatu eta ikertzeko gai izateko. Gainera ikaslegoaren arteko harremanak biolentzi gutxiagokoak izatea lortu nahi da, honen ordez elkarrizketa eta desberdinen arteko elkarbizitza sustatuz.

Jorratzen den gai zerrenda anitza da; bullying-a, sexismoa mintzairan eta publizitatean, eta komunikazioaren bitartez gatazken konponketa, besteak beste. Modu horretan, rol joko, abesti zein idazkien analisiekin, eta pelikulen azterketekin gai hauek sakonki aztertzea lortu da, generoen arteko harremanetan berdintasuna eta errespetua medio egon behar delarik irakatsiz.

Udaleko ikastaro hauek izandako harrera ona dela-eta hurrengo ikasturtean ere jarraituko dira hainbat ikastetxeetan. Gainera, irakasleek eskatuta eurei zuzenduta tailer berezi bat sortzea ere posible izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa