Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-25 Auzolaneko hirugarren eta laugarren adinekoen jagole ikastaroa arrakastatsua izan da Programa amiatu duten emakumeen %100 lanean dabil jada, hauetako bik lan kontratu mugagabearekin
igurco / igurco

Hirugarren eta laugarren adinekoen jagoleen Auzolan programa arrakastatsua izan da Leioan, gaur egun ikastaroa amaitu dutenen %100a lanean dabiltzalarik.

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuek eta Behargintzak martxan jarritako programa honetan 8 emakume hartu dute parte. Hauetatik 7k lanean dira jada, zortzigarren emakumea , berriz, osasun arazoak direla-eta ezin izan zuen amaitu ikastaroa. Dena dela, hobetzen denerako lan eskaintzak baditu.

Emakume guzti hauek Oinarrizko Errenta jasotzen zuten edota hartzaileak diren familikideak ziren. Joan den abenduan hasi ziren prestakuntzarekin eta maiatzean amaitu zituzten praktikak.

Praktika hauek Leioako Eguneko Zentroetan egin zituzten –Sanitas, Loramendi, Ugarko-. Zentro hauek aukeratzerakoan Behargintzak kontutan izan zuen etorkizunean pertsona hauek bertan lan egiteko zituzten aukerak. Emaitza espero baino hobeagoa izan da partehartzaile guztiek lan kontratua lortu dutelako, hauetariko bik mugagabea. Honetaz gain, prestakuntza honekin emakume hauek geriatria laguntzaileen parera jartzen dira, lan merkatuan tokia ziurtatuz.

Ikastaro honen helburu nagusia emakume hauek egiten duten lana ikusgai izatea da eta euren lan merkaturatzea lortzea, beren familiak aurrera atera ahal izateko inongo laguntzarik gabe.

Hau honela, Udala emaitzengatik zoriontzen da aurreikuspen guztiak bete direlako %100en lan merkaturatzearekin. Horrela, emakumeek jabekuntza lortzen dute udal gizarte laguntzegatik ihes eginez. Ondorioz, Udalak eta Behargintzak hurrengo urtean ere ikastaro hau mantentzearen alde egingo dute datu baikorrak mantentzeko asmoz.

Honetarako bideratu den aurrekontua 107.398 eurokoa izan da, hauetatik 90.032 euro Eusko Jaurlaritzaren kontura eta gainontzeko 17.366 euroak Udalak jarriko ditu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa