Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-15 IX. Jota txapelketaren finalistak
/

Joan den igandean ospatu zen Leioan IX. Jota txapelketa. Eguraldi lagun izanda, hainbat pertsona bildu ziren urtero arrakastatsua den lehiaketa hau ikusteko.

Publikoaz gain txistulariak izan ziren, Santurtziko Txistulari Banda, eta trikitilariak ere, Edurne Iturbe eta Maialen Irastorza, giroa alaitzen eta dantzarientzat musika eskaintzen. Aurtengo epaimahai berriz Aitor Aresti, Gaizka Benguria eta Carlos Sarriegi izan ziren.

Nagusien txandan horrela geratu ziren sailkatuta:

1. Ibane Baseta Elkoro eta Mikel Igartua Kerejeta. Bergara. Saria: 300 euro, txapela eta lepozapia.
2. Amaia Bolinaga eta Aritz Arrillaga. Bergara. Saria: 230 euros eta garaikurra.
3. Estela Atorrasagasti eta Mikel Otegi. Orio eta Donostia. Saria: 210 euro eta garaikurra.
4. Cecil Garcia eta Joseba Martinez. Trapagaran.

Gaztetxoen kategorien berriz:

1. Ibabe Beristain eta Ohian Martinez. Portugalete eta Trapagaran. Saria: 220 euro, txapela eta lepozapia.
2. Maialen Andalur eta Amets Amudieta. Azpeitia. Saria: 180 euro eta garaikurra.
3. Idoia Besada eta Iker Sanz. Pasaia eta Lezo. Saria: 150 euro eta garaikurra.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa