Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-02 Barikuetan Jai bueltan izango da gaur Kultur Leioaren inguruan
barikuetan / barikuetan

Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da gaur, arratsaldeko 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren inguruan, hau da, Jose Ramon Aketxe plaza edo Errekalde plazan.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Gaurko jarduera Ur-Gynkana izango da. Froga ezberdinen bitartez, ibilbide bat osatu beharko dute Barikuetan Jaira hurbildutako haurrek. Galderak erantzun, abestu, antzerkia egin…froga ezberdinak igaro beharko dituzte, eta guztien artean osatuko dute ibilbidea. Eguraldi ona eginez gero, ur frogak ere egongo dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa