Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-07-02 Garapenerako lankidetzarako proiektuak burutzeko diru-laguntzen deialdia irekita dago
Cooperación al desarrollo / Garapenerako kooperazioa

Leioako Udalak, herrialde txiroekin elkartasun-konpromisoa adierazteko, 2000. urtetik aurrekontu-partida bideratzen du garapenerako kooperazioko proiektuak finantzatzera. Helburua irabazi-asmorik gabeko erakundeen bidez herrialde pobreak garatzea da. Horretarako, aurtengo diru laguntzak bideratzeko proiektuen aurkezpen epea zabaldu du jada Leioako Udalak.

Deialdi honek laguntzak arautzen ditu, irabazi-asmorik gabeko erakundeen bidez herrialde pobreetan garapenerako lankidetza-ekintzak egiteko. Lehentasunezkoak izango dira jarduerak Latinoamerikan, Afrikan eta Asian; bereziki kontuan hartuko dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan eta Dominikar Errepublikan egindako proiektuak.

Bestalde, jakina da laguntza hauek jasotzeko erakundeek hainbat baldintza bete behar dituztela, adibidez, egoitza soziala Bizkaian izatea eta Leioan bazkideak izatea. Bestetik elkarteak eta erakundeak irabazi asmo gabekoak izan behar dira eta Hirugarren Munduko garapenerako lanak egin behar izango dituzte.

Hainbat partida

Talde eskatzaileen inskripzio epea irekita dago uztailaren 17ra arte. Beraz, laguntza hau eskuratu nahi dituzten elkarteek euren izena eman behar izango dute eta kontutan izan beharko dute, beti bezala, hainbat partida ezberdin izango direla. Hau honela banakako partida bi daude nominatiboak direnak, hau da, dagoeneko esleituta daudenak Dominikar Errepublikan eta Saharan lan egiten duten talde birentzat, herrialde bi hauek Leioarekin harremanduta daudelako.

Diru laguntza hauen eskuratu ahal izateko interesdunak euren eskakizunak bete beharko dituzte Udaleko Erregistro Orokorrean. Eskakizun honetan agertzen den moduan, jakin beharrekoa da laguntza hauek eskuratzeko hainbat baldintza bete behar direla. Alde batetik legalki eratuta izan behar dira elkarteak eta gutxienez urte bete arinago eratuak izan beharko dira. Elkarteen helburu bakarra herrialde behartu hauen aldeko lana egitea izango da, euren garapen soziala eta ekonomikoa hobetzearen aldekoa, hain zuzen, eta helburu hauek aurrera ateratzeko azpiegitura eta esperientzia nahikoa dutela jakinarazi behar izango dute. Honetaz gain, joan den urtean laguntza hauetariko bat jaso duten taldeek dirua non gastatu duten jakinarazi eta fogatu beharko dituzte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa