Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2022ko Ekainaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-27 Leioak bere I. Aste Berdea ospatuko du asteburu honetan Ingurumenarekin zerikusia duten hainbat ekintza izango dira
kanpaketa1 / kanpaketa1

Leioak bere lehenengoko Aste Berdea ospatuko du larunbata honetatik datorren igandera arte, hau da maiatzaren 30etik ekainaren 7ra arte. Egun hauetan ingurumenaren aldeko hainbat ekintza ospatuko dira.

Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen Programaren barruan kokatutako ekintza hauek aste horretan ospatuko dira ekainak 5ean Nazioarte mailako Ingurumen eguna delako. Esan beharrekoa da ekintza hauek Agenda Local 21eko batzordean garatu direla nahiz eta departamentuen arteko elkarlanaren emaitza izan.

Larunbata maiatzaren 30ean “Auzolan” izeneko ekintza garatuko da Leioan. Honen bitartez, Pinuetako auzoan, Cervantes plazatik Gaztelubide errepidera arte doan bidetxoa garbituko da. Garbiketa honen arrazoia urte gutxi batzuk barru martxan jarriko den “Bide seguruak” izeneko ekintza, honen bitartez helduek eta umeak elkarlanean izango dira azken hauen autonomia progesiboa lortzeko asmoz eta esperientzi komunitarioa luzatzeko asmoz. Deialdia 10.30etik 13.00etara izango da, honetaz gain jakin beharrekoa da autobusa jarriko duela Udalak partaide guztiak hasiera puntura eramateko.

Bigarrenik, ekainak 6 eta 7an IV. Familien Topagunea ospatuko da urtero moduan. Topagune honetan gurasoak, umeak eta hirugarren adinekoak era parte hartzen dute esperientziak eta jakintzak elkartukatzeko jasangarritasunari buruzkoak beti ere. Hau ekaineko lehen asteburuan izango da Ondizko probalekuan bertan.
Lehenik eta behin denden montaketa egingo da, ondoren tailerrak hasiko dira; aurten berrerabilitako materialarekin erabiliz jolastu eta bedarren zein beste material batzuekin kremak eta koloniak egitea. Afari herrikoiaren ostean,gaueko jokuak izango dira. Lo egin eta gero eta gozari eder batez gozatu eta gero denak ekintza aktibo batekin amaituko dute akanpada.

Honetaz gain “Ibilbide ekologikoak” izenburupean, Leioako hainbat ikastetxeetako 5. eta 6. mailako ikasle (Txomin Aresti, Lamiako, San Bartolomé, Artatza eta Mercedarias) herriko parkeetatik ibilbideak osatuko dituzte Leioan azken urteetan izan diren aldaketak ezagutzeko. Honetarako auzokideen laguntza ezinbestekoa izango da eta artxibo historikoko argazki batzuen laguntza ere izango dute gazteek, euren argazki kamera propioak izateaz gain. Ekintza hau ekainaren 1etik 5era arte izango da eta Udalak autobusa jarriko du oinez ibilbidea egin ezin dutenentzat. Ibilaldia UPV-EHUko Arboretuman amaituko da bertan biólogo leioaztar batek galdera guztiei erantzun dizkie.

Laugarrenik, Aste Berdea irauten duen bitartean Leioako Udalak herriko Merkatarien Elkartearekin batera ‘Pilak kargatu’ batzeko ekimena jarriko dute martxan. Honekin berziklapenari garrantzia eman nahi zaio eta pilak uretan izan ditzaketen kutsadura gaitasun potenteaz ohartaraztea batez ere.

Azkenik, zazpi egun hauetan Kultur Leioan eskuragai izango dira hainbat aldizkari eta liburu klima aldaketaren ingurukoak. Material guzti hau nagusien liburutegian izango da, Kultur Leioako hirugarren solairuan.

Aipatu beharrekoa da Leioako Merkatarien Elkarteak emandako laguntza garrantzitsua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa