Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2022ko Ekainaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-26 Leioak eta Aranzadik elkarkidetza hitzarmena legezko egiten dute Honen bitartez Kortesenabarri baserria lagako dio Udalak elkarteari
Kortesenabarri / Kortesenabarri

Leioako Udalak eta Aranzadi Zientzi Elkarteak elkarkidetza hitzarmena legezko egiten dute gaur publikoki. Honen bitartez, Aranzadik bere egoitza finkatuko du Leioako Kortasenabarri baserrian, orain dela hilabete gutxi batzuk Enplegu Tailerraren ikasleek berriztutakoa hain zuzen ere.

Aranzadi Elkarteak, 1947. urtean sortutakoa, ikerketa zientifikoa eta teknikoa du helburu nagusi bezala, batez ere ingurumen naturala eta gizatiarrari dagozkion arazoetan, honetaz gain ondare arkeologikoa, etnografikoa eta naturala babesten eta mantentzearen alde egiten du lan.

Akordio honek ikerketa zientifikoa bultzatzeko helburua du, Leioa zein inguruetako biodibertsitatea eta ondare arkeologiko, etnografiko eta naturala jorratzeko.

Hau honela, elkarkidetza honen bitartez, Aranzadik giza eta ingurumen naturalan egingo ditu ikerketak, kurtsoak antolatuko ditu gai zientifiko hauen inguruan, batzarrak, jardunaldiak, eta gainera, Udalarekin batera hainbat lehiaketa eta proiektu aurrera ateratzeko asmoa du.

Horretarako, Leioako Udalak Kortasenabarri baserria eta inguruetako lurzoruak lagako dizkio Aranzadiri dohainik. Gogoratu behar dugu baserria hau duela hilabete gutxi guztiz berritua izan zela Enplegu Tailerreko hainbat ikasleengatik.

Hitzarmen honek, besteak beste, ikasketak, ikerketak eta klima aldaketa eta ingurumenaren inguruan egindako lanak zabaltzea ahalbidetuko du. Honekin, egoitza hau nazioarte mailan erreferentziazkoa izatea lortuko da.

Elkarkidetza honen lehen fruitua “El registro geológico de la transformación ambiental de la ría de Bilbao durante el Holoceno y el Antropoceno” izenburua duen liburua da, gaur bertan aurkeztuko duena. Aranzadi bazkideak diren Eduardo Leorri eta Alejandro Cearreta, idatzitakoa hain zuzen, irakasle eta doktoreak Lisboako Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean besteak beste.

La presentación de esta publicación será el preámbulo de la conferencia que impatirá el profesor D. Eduardo Leorri en Mendibile Jauregia, el día siguiente, miércoles 27 de mayo a las 19:30 hrs.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa