Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-04-16 Gaixotasun arraroak pairatzen dituztenen aldeko Ibilaldi Solidarioa
Marcha Solidaria / Ibilaldi Solidarioa

Urtero bezala, Garizuman, Askartza Claret ikastetxeak solidaritate kanpaina antolatzen du. Aurten, gizartean, pertsona askok bizi duten egoera zailera hurbiltzen saiatuko dira, FEDER elkarteak gaixotasun arraroak pairatzen dituztenen aldeko lanean lagunduz.

Kanpaina honetan, dirua batzeko martxoaren 14 eta 15ean izan zen merkatu txikiaz gain, apirilaren 19an, igandea, goizeko 11:00etan, Kanpainaren azken jarduera izango da: Ibilaldi Solidarioa. Bizkaiko Zubitik aterako da Leioako Bulebarreraino, eta helburua da gizarteari gogora ekartzea gure inguru hurbilean badagoela gaixotasun arraroak dauzkaten pertsona asko. Denok gaude ekintza horretan parte hartzera gonbidatuta.

Izena emateko lekuak:

• Askartza Claret ikastetxeko kiroldegia.
• Kultur Leioa eta Sakoneta Kiroldegia, apirilaren 14, 15 eta 16an, 18:30etik 20:00etara.
• Erromoko Kultur Etxea (Getxo), apirilaren 14, 15 eta 16an, 18:30etik 20:00etara.

Inskripzioak 5 euro (18 urtetik behera) edo 8 euro (18 urtetik gora) balio du. Izena ematean, Ibilaldi Solidarioa egiteko kamiseta bat emango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa