Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2022ko Ekainaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-20 Zorionak neskak! Leioa Waterpolo taldeko neskek Lehen Mailan jokatuko dute datorren denboraldian
waterpolo / waterpolo

Leioako Nesken Waterpolo taldeak Lehen Mailara igotzea lortu zuen joan den asteburuan. Honetaz gain atezaina den Naiarak eta taldeko jokalari bik ere (Zior eta vanesa) Federazioaren zorionak eta sari desberdinak lortu zituzten.
Aljecirasen partida bakarra galdu zuten leioaztarrek, Madrilgo Cuatro Caminos taldearen kontra jokatutakoa, Lehen Mailan aurkituko duten taldeetariko bat izango da hau. Baina porrota hau ez zuen eraginik izan igoeran, momentu horretan ziurtatuta zuten Lehen Mailako plaza.
Jon Lopez entrenatzaileak adierazi duenez, egindako "defentsa lan bikainaren" emaitza da erdietsitako igoera. Aljecirasen gol gutxien jasotako taldea izan da Leioa Waterpolo: Naiara Gutierrez txapelketako atezainik onena izendatu zuten.

Leioa Waterpolo talde gaztea da, hamar urteko historiarekin, pixkanaka-pixkana hazi dena euskal waterpoloaren erreferentzi bihurtu arte. Gaur egun, 3 talde absolutu ditu euskal ligetan: emakumezkoen taldea, Euskal Herriko ligako txapelduna 2006/07 denboraldian eta seigarren sailkatua iazko Bigarren Mailako Espainiako Txapelketan; eta 2 mutilezkoen talde, Euskal Herriko bigarren mailan daudenak. Ezin ahaztu behe-mailetako kategorien taldeak: kadetea, Euskal Herriko ligan parte hartuko duena, eta haurren taldea, Bizkaiko ligan jokatuko duena, waterpolo eskola baitauka klubak, non etorkizunean taldean arituko diren jokalari gazteak osatzen diren.

Informazio gehiago: www.leioawaterpolo.com

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa