Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-05 Mendi Astearen edizio berria
Semana de Montaña / Mendi Astea

Leioa Mendia Taldeak Kultur Leioaren laguntzarekin antolatzen duen Mendi Astea bueltan da aurten berriro, aktibitatez lepo, martxoaren 9tik 15era bitartean.

Hasteko, martxoaren 9an, Kultur Leioako entzunaretoan (20:00 h), Mendi Tour Leioako lehen saio proiektatuko da. Afterglow (12’ / euskaraz) eta Valley Uprising (98’ / gaztelaniaz) ikusi ahal izango dira. Bigarren egunean, martxoak 11, Mission Antartic ( 33’ / gaztelaniaz), 2T on Paiju Peak (25’ / gaztelaniaz) eta Drawn (40’ / gaztelaniaz) ikusteko aukera egongo da. Sarrerak 3 € balio du, baina egun bietarako txartela eros daiteke 5 euroan.

Martxoaren 10ean, asteartea, Sakonetako bulderrean, Climbing Party Girl-en 4. Edizio izango da (Estibaliz Kerexetarekin, Leioa Mendi Taldearen zuzendaritzako bokala). Eskalatzaileentzat libre da parte hartzea.

Ostegunerako, martxoak 12, Climbing Far West (Alexander Arrizabalaga) proiektatuko da Kultur Leioako entzunaretoan, 20:00etan. Sarrera dohainik da.

Ostiralean, martxoak 13, Nerea Zabalak (Club Alpino Bilbao) hitzaldia emango du gaztelaniaz, goi mendian nutrizio onak duen garrantziari buruzkoa. Kultur Leioako prentsa aretoan izango da, 20:00etan. Gehienez, 35 pertsonentzako lekua dago.

Eta Mendi Astearekin bukatzeko, igandean, martxoak 15, irteera programatu da: Cotero (1501 m) – Estacas de Trueba (Burgos). 20 kilometroko ibilbidea da eta honako mendi hauetatik igaroko da: Motas del Pardo (1415 m), Marrulla (1392 m) eta Cotero (1501 m).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa