Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-13 Hainbat lehiaketa ospatu ziren joan den asteburuan Hainbat ekintzen artean Pop-rock, San Juan jaietako kartela eta Margolari Gazteen lehiaketak izan ziren Joan den asteburuan hainbat ekintza izan ziren Leioan, hauen artean hiru lehiaketa izan ziren; Pop-rock, San Juan jaietako kartela eta Margolari Gazteen lehiaketa.
Emaitzak hurrengokoak izan ziren:

Pop-rock
Kategorietan banatuta:

·Metal kategorian 26 talde aurkeztu ziren eta irabazlean “Rise to fall” talde bilbotarra izan zen.
·Pop rock kategorian 88 talde aurkeztu ziren eta irabazlea "Randy Mandys " talde frantziarra izan zen. Frantziako Pau herriko talde hau irabazle orokorraren saria ere eskuratu zuen.
·Euskera saria Getxoko Zaunka taldearentzat izan zen.

Esan behar da talde guzti hauek aurtengo San Juan jaietan joko dutela eta diska bat kaleratuko dela beraien hainbat abestiekin.

Margolari gazteen XII.saria
Guztira joan den asteburuan 36 obra aurkeztu ziren Margolari Gazteen XII.lehiaketara. Eguraldia lagun izanda aurrera atera zen La Caixak lagundutako udal ekintza hau.

Aurkeztutako lanen gaitasunak eta merituak kontuan izanik, epaimahaikoek hartu duten erabakia hauxe izan da:
1go Saria: Eduardo Alsasua García
2. Saria: Mariñe Pérez Pérez
3. Saria: Alvaro Gil Soldevilla.

Herriko obra hoberena:
Raquel Félez Cervera.

Gazte saria:
Oihane Fernández Villasante.

Era berean, epaimahaiak bi AIPAMEN BEREZI ematea erabaki zuen, alde batetik Ibai Díaz Lezamari eta bestetik, José Antonio Quintana Susillari.
Lan guzti hauek ikusgai izango dira Errekaldeko Nagusien Etxean maiatzaren 14tik ekainaren 28rarte.

San Juan 2009 kartel lehiaketa
Aurtengo San Juan jaiak badute euren kartela jada. Joan den igandean aukeratu zen irabazlea 33 kartelen artean. Aurkeztutako lan guztiak ikusgai dira Kultur Leioako 5.solairuko erakusketa gelan ekainaren 24ra arte.

Azkenik, irabazlea Rakel Cordoba de Samaniego leioaztarra izan da, 800 euroko saria eskuratu zuena, eta lehiaketako aipamen berezia Estartetxeko Eguneko Zentroak aurkeztutako lanari eman dio epaimahaiak.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa