Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-11-26 Leioako eskola-umeek ere emakumeen aurkako indarkeria errefusatzen dute
escolares / escolares

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko atzoko elkarretaratzeak partaide berriak izan zituen, udalerriko eskola-umeak alegia. Aurten, Barandiaran Institutuko, Betiko ikastolako, Artatza institutuko eta Mesedeetako Andra Mariren ikastetxeko 300 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

12 eta 18 urte bitarteko gazte leioaztarrak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatu eta motibatzeko asmoz, Beldur barik kanpainan eta Leioako Udalaren III. Berdintasun Planean aurreikusitako ekintza bat egokituz, Berdintasun Saila koordinatu egin da Leioako eskolekin ekintza desberdinak jorratzeko egun horretan.

DBH 1 eta Batxilergoko 2. mailara arteko ikasgela guztietan, paperezko 900 puntu lila (folio tamainakoak) banatu dira ikasle bakoitzak bere mezua, irudia, ikurra jar zezan indarkeria matxistaren aurkako jarrera erakuste aldera.

Ondoren, ikasgeletan, ikasleek banakako edo taldekako argazkiak egin zituzten prestatutako puntu lila horiekin. Horrez gain, kanpainan parte hartu duten ikastetxeetan, puntu lila eta Udalaren irudi korporatiboa daramaten 900 txapa banatu dira.

Ikasleei, gainera, proposatu zitzaien euren sare sozialetako profilak puntu lilarekin eguneratzea, emakumeen aurkako indarkeria errefusatzeko adierazpide gisa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa