Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-06 Umeak Leioako kaleak hartuko dituzte larunbatean
logotipo Zilborhestea / Zilborhestea logotipoa

Leioako Udalak, Herrigune-Hezi-ekintzen barnean “Zilborhestea. Haurtxaroa babesten duen sarea” izeneko kale ekintza ospatuko du larunbatean, ondorioz herriko kaleak umeez beteko dira jolastu nahian.

Honen ondorioz eta jolasarako guneak berreskuratu nahian, Sabino Arana kalea trafikoari moztuta egongo da 11.00etatik aurrera. Beraz, gure kaleetan ohiko paisaia dena guztiz aldatuko da eta jolastoki erraldoi batean bilakatuko da. Kalera irtengo diren umeek eta nagusiek hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute, hauen artean, patinak, jolasarako gune ezberdinak, sareari buruzko informazioa, txalaparta tailerra..

Zilborhestea orain dela 3 urte jaio zen. Herriko txikienen autonomiari buruz nagusiek berba egiterakoan sortu zen.
Sarearen Helburua Leioako haurrentzat autonomia eta partehartze espazioak berreskuratzea da. Gure komunitatean euren presentzia bultzatzeko, eta oinarri-oinarrizko esperientziak bizitzeko daukaten eskubidea errespetatua izan dadin: esploratzea, arriskatzea, asmatzea, sentitzea...

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa