Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-05 Martxan diren proiektuak Obra hauek aurten hasi eta 2010ean amaituta egon beharko dira
obras / obrak

Leioako Udalak bost proiektu desberdin aurkeztu ditu Estatu Fondoek babesteko, guztira 5 milio euro baino gehiagoko kostea izango dutenak. Guztiak 2010eko azken aldera amaituta izango dira aurreikuspenen arabera.

Beraz, orain dela hilabete gutxi batzuk egindako Osoko Bilkuran lortutako erabateko adostasunarekin Estatuko diru hau hurrengoko proiektuetara bideratuta izango da:

· Pinosolo kiroldegiaren kanpoko gunea, aisialdia eta kirolari zuzendutakoa. Horrela, kanpoaldean egongo den igerilekua, solariuma, aldagelak, paddel eta tenis pistak eta sarrerak egingo lirateke. Guztira 2.751.000 euro.

· Sarrienako instalazioen berrikuntza. Gizarte eraikin berriarekin, harmailak eta bedar artifizialeko zelai biren berrikuntza. Guztira 1.820.000 euro.

· Txorierri auzoko 34-50 zenbakien saneamenduaren berritzea. Kostua 269.000 euro.

· Pinuetako Cervantes plazaren birgaiketa, guztira 250.000 euro.

· Herriko zebra bide guztiak irisgarritasun araudiari eta itsu, zein mugikortasun gutxitua dutenentzat egokitzea, kostua 80.500 euro.

Aipatutako proiektuek 5.171.066 euroko inbertsioa suposatuko lukete, hau Udal aurrekontuen inbertsioen ataleko 6.500.000 euroko diru kopuruari gehituko zen, obra hauek aurten hasteko eta 2010ean amaitzeko izan beharko litzateke.

113 pertsona lanean

Bost obra hauek 113 pertsona lanean egotea ahalbidetuko dute. Hauetatik 16ek langabezitik atera ahal izango dira.

Hau horrela, kontratu berri hauek langabezitik irtetea lortuko dute baina bestalde esleitutako enpresek euren langileak ez kaleratzea ere lortuko dute, platilla mantendu ahal izango da sektorean egun bizi den krisiari aurre eginez. Beraz, era zuzeneko eta zeharkako postuak mantenduko dira, programaren hasierako helburuak betez.

Hil honetan hasiko dira obrak Leioan, eta egikaritzapen epeak betetzen baldin badira urte honetako azken aldera amaituta izango dira.

Partekatu:

Itzuli