Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-07-28 Erantzukidetasun eta autonomia tailer berriak Berdintasun arloko tailerretan izena emateko epea irailaren 1ean bukatzen da
Talleres de corresponsabilidad / Erantzukidetasun tailerrak

Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuek irailaren 1era arteko epea emango dute ikasturte honetako Berdintasun Arloko tailerretan inskribatzeko.

Erantzukidetasun eta autonomia tailerrok gizon eta emakumeentzat dira, irailean hasiko dira eta abendura arte iraungo dute. Talde bakoitzean, gehienez, 14 pertsona izango dira eta prezioa 10 eurokoa da.

Emakumeentzako tailerrek hiru lan desberdin jorratuko dituzte, hogeita hamarna ordutan: brikolajea, elektrizitatea eta igeltserotza. Irailaren 29an hasiko dira, abenduaren 18ra arte. Ordutegia: 18:00-20:30, astelehen, asteazken eta ostegunetan.

Bestalde, gizonei zuzenduta honako hauek izango dira: etxea garbitzea eta antolatzea, lisatzea eta jostea. Irailaren 29an hasiko dira, baita ere, abenduaren 18ra arte. Ordutegia: 18:00-20:30, astelehen, asteazken eta ostegunetan.

Informazio gehiago:
Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Inaurratzaga 1
48940 LEIOA

Tel.: 94 480 13 36
berdintasuna@leioa.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 202 kb)

Kartela (pdf, 77 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa