Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-30 Leioako KZguneak Administrazio elektronikoari buruzko hastapen ikastaroa hasi du
KZ gunea / KZ gunea

Leioako KZguneak Administrazio elektronikorako hastapenetarako ikastaro berrirako izen-ematea ireki du; bertan, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin, Administrazio zentralarekin eta Udalarekin elkarri eragiten irakatsiko dute. Ikastaro horretan, besteak beste, errolda papera nola eskatu dezakegun, enplegu eskaintzetara sartzen, aldizkari ofizialak aztertzen, foru ogasunekin izapidetzeak egiten edo zirkulazioaren inguruko informazioa lortzen ikasi ahal izango dugu.

KZgunea zentroak, Eusko Jaurlaritzaren eta Leioako Udalaren elkarlanari esker, Euskadin Administrazio elektronikoa eragilean bihurtzea oinarri duen etapa berriari ekin dio. Horretarako, Administrazio elektronikoaren inguruko ikastaro hau jarri du abian; horren helburua edozein administraziok eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak ezagutaraztea da.

Ikastaroaren, herritarrak on lineko Administrazio berrian trebatzeaz gain, erabilera horren bidez administrazioko izapidetzeetan itxaron denborak murriztu, kostuak gutxitu (paper nahastea, bidaiak eta abar) eta Interneten inguruko konfiantza eta segurtasuna areagotu nahi dira.

Ikastaroaren iraupena 16 ordukoa izango da; presentziala eta doakoa da eta aurretik KZgunean eman beharko da izena. Informazioa gehiago lortu nahi izanez gero, José Ramón Aketxe, 11 plazan dagoen zentrora joan edo telefono zenbaki honetara deitu ahalko duzu: 944022331.


Ikastaroko edukien artean, besteak beste, hauek daude: Osakidetzan hitzordu medikoa nola eskatu, jaiotza-ziurtagiria nola lortu, enplegu-bilaketa, liburutegien Euskadiko sarean liburua topatzea, errenta-aitorpena egitea edo laneko bizitza aurkitzea.

Gainera, Udaleko web orriarekin elkarri eragiten irakatsiko digute hauek egiteko: (ziurtagiriak eskatu, ordainketak egin, kale izendegia ikusi,…).

Leioako KZgunea 2001. urtean ireki zen eta ordutik 5.653 pertsonek inskripzioa egin dute, eta haien artean, 2.218 Internetari buruzko hastapen ikastaroa ikasi ari dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 1019 kb)

Display (pdf, 141 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa