Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-21 Uda 2009 kanpainaren inguruko inkesta gurasoentzat
uda / uda

Leioako Udalaren Kultura eta Kirol Sailak 1996 eta 2002.urte bitartean jaiotako umeen gurasoen partaidetza eskatzen du Uda 2009 kanpainari buruzko galdetegiari erantzuteko. Bidalita dago jadanik interesdunen etxeetara eta baita web gune honetan ere aurki daiteke.

Galdetegi honen bitartez Uda 2009 kanpainari buruz gurasoek duten iritzia jakitea lortu nahi da. Batez ere aukera bien artean aukeratzea, kanpaina hau uztaileko 22 eguneko iraupena izatea edo bestetik txanda bitan banatzea 11 egunetakoak.

Erantzunak gure web orrian eman daitezke (www.leioa.net) edota kiroldegiko web gunean (www.leioakirolak.com), edo nahiago izanez gero, Sakoneta Kiroldegiko atezaindegian utzi, hemen atxikitutako idazki honekin batera. Erantzunak jasotzeko azken eguna 2009ko apirilaren 24a izango da, 12:00ak arte.
Apirilaren azken astean jakinaraziko da inkesta honen emaitza eta UDA 2009 kanpainan izena emateko datak.

Erlazionatutako dokumentuak:

Galdetegia (msword, 223 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa